Irantzu Idoate Funosas
| Izena | Idoate Funosas, Irantzu |
| Abizena(k) | Idoate Funosas |
| Jaiotza | Hazparne < Lapurdi Ekialdea < Lapurdi < Euskal Herria < Europa (2005) |
Biografia
2005ko azaroaren 4an Hazparnen sortua. Etxeko giroak lagundurik, 8 urterekin hasi zen Arberoa ikastolako bertso eskolan Xan Alkhat irakaslearekin. Ondotik, kolegio eta lizeoan Aimar Karrikarekin ibili zen. Euskal Herriko Eskolarteko txapela jantzi zuen 2022an. Hainbat gazte sariketatan parte hartu izan du, eta baita hauetarik batzuk irabazi ere. 2022an Txana sariketa irabazi zuen. 2023an Taldekako Xilaba irabazi zuen, Nahia Sasco eta Ortzi Idoaterekin batera. 2024an Hernandorena eta Abra sariketak irabazi zituen. Gaur egun, gizarte antropologia ikasten dabil EHUn.