Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sarasua Maritxalar, Aitor

Sarasua Maritxalar, Aitor
IzenaSarasua Maritxalar, Aitor
JaiotzaAretxabaleta / Gipuzkoa (1967)
Heriotza2018

Biografia

Aretxabaletan (Gipuzkoa) jaio zen 1967ko ekainaren 21ean familia euskaldun eta euskalzale batean. Joxemari Sarasuaren eta Mertxe Maritxalarren sei semeetan hirugarrena da. Loramendi Ikastolan (Aretxabaleta) eta Almen Ikastolan (Eskoriatza, Gipuzkoa) egin zituen batxilerra amaitu arteko ikasketak; Ingenieritza Teknikoa ikasi zuen gero (Arizmendiarrieta eskola politeknikoa, Arrasate) eta Irakaskuntza ikasketak egin zituen aurrerago. Ikasketak amaituta, diseinatzaile lanetan urtebete jardun ondoren, irakaskuntzan hasi zen: Almen ikastolan lehenik eta Ganboko Xalbador ikastolan gero; laneko azken urteak Seaska ikastoletako pedagogia alorrean jardun zuen, Euskaraz Bizi proiektuaren arduradun. Maiana Laskarairekin ezkonduta, bi alabaren aita, Itsasun (Lapurdi) bizi izan da 1995az gero. Bertsolariak ditu Jon Sarasua Maritxalar anaia ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Ursus Tibetanus Tibeteko hartza baten begiradatik idatzitako sorta, Himalaiako mendi-gailurrak konkistatzeko gizakien jarreraz edo “himalaismoaz”. Kantua “Fauna txiki bat bertso berritan” diskoan atera zuten Jon eta Aitor Sarasua anaiek (1995 Elkar).