Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Lujanbio Retegi, Jose Manuel

Lujanbio Retegi, Jose Manuel
IzenaLujanbio Retegi, Jose Manuel
JaiotzaEreñotzu / Gipuzkoa (1860)
Heriotza1936

Biografia

Gazteluene baserrian eman zituen azken urteak. Goizuetara bertsotara zihoala, buruko atakeak jota hil zen. 1936an Euskal Herriko txapeldun izan zen, hirurogeita hamasei urte zituela. Garai hartako Bertsolariya aldizkariko bertso-emaile nagusia izan zen, eta, bat-bateko jardunarekin batera, bertso-jartzailerik oparoenetakoa. Bertsolaritzaren historiako figurarik handienetakoa da. Kanturako beti eta noiznahi zegoen prest. Eskolagabea izan arren, irakurtzen bazekien. Bestela ere, oso gogo kontzientziatua ageri du eta herritar soil baten buruan arrotz ziren izenak eta erreferentziak zeuzkan, hala nola, erromatarren historia, foruen galerako pertsonaiak,eta abar. Alde horretatik, Txirrita da bertsolari klasikorik politikoena. Goizuetan Maiatzaren 31an saioa zuen. Hamaiketakoan gazta zaharra jan eta "oraintxe 150 kilo ... Ikusi gehiago

Baliabideak

Mota Izenburua Bertsolaria(k) Deskribapena
Bertso jarria Martzelina Lopetegi eta Txirrita Erromeriatan gizonekin bertsotan aritzen zen Martxelina. Txirritari ere eman zion erantzun ederrik!
Bertso jarria Sagardotegian, sukaldean zein soroan Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai.
Bertso jarria Ari naizela, ari naizela... Pello Errota tabernan dela, hor sartu da Txirrita. Kantulagun minak dira biak eta, adarra jotzen, bertsotan hasi zaio Pello…
Bertso jarria Txirritak sardin zaharrari Txirrita oso gaztea zela, sei sardina ekarri omen zituzten etxera. Aitak eta amak bina, eta Txirritak eta anaiak bana izan omen zuten jateko. Orduan kantatakoa omen da hau. *Audioa "Mundu bat bertso" ikasmaterialerako sortua.
Bertso jarria Txirrita -"Zuk hil zenuen artzaia" Gerra garaian artzain bat hil zuen gizona aurkitu du Txirritak, ostatuan. "Nik jarriko diat negarrez gizon hau, bi bertsorekin" erabaki du Txirritak. Zer kantatu ote zion hiltzaileari? Ikus dezagun Eñaut Agirre, pasadizo eder hau kontatzen.
Bertso jarria Errotariek irin lapur fama Karidadeko Bentan, Txirrita eta Udarregi hasi dira Pello errotaria zirikatzen: lapurreta egiten omen du, behar baino irin gehiago hartuaz beretzat eta, martxa horretan, infernura joango dela... Pellok erantzuna bueltan. *Bideoan Eñaut Agirrek abestuta.
Bertso jarria Pernando Amezketarraren pasadizoak bertsotan Txirritak jarritako bertso sorta, Pernando Amezketarren ateraldiak eta gertaerak kontatzeko. Unai eta Eñaut Agirre anaiek abestua. Bideoa: Anbune.