Lanak filtratu:
Denak (107) Bakarkakoa (14) Ofizioa (89) Taldean (4) Puntu erantzuna (0) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (0)
Koadrila bereko lagunak zarete. Herriko neska gazte batek salaketa jarri du zuen koadrilako mutil baten aurka, larunbateko parrandan sexualki eraso zuela argudiatuz. Horren aurrean, elkarretaratzea deitu du herriko talde feministak gaur arratsalderako. Ak elkarretaratzean parte hartuko duela argi dauka. B pentsatzen ari da zer egin.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Amona bilobak zarete. Bilobaren (Aren) urtebetetze eguna gaur denez, amonak (Bk) opari bat erosi eta eman berri dizu. Zabaldu duzunean, hara zer topatu duzun: kontsoladore bat.
Gai jartzailea: Haritz Mujika
Bertsolariak:
Saioa: Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Bilguneak bertso-eskolarako sortutako gaia.
Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Jone Uria Albizuri,
Enare Muniategi
Saioa: 2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00
Gai jartzailea: Amaia Urbieta
Bertsolariak:
Unai Mendiburu
Saioa: 2023-09-01 Zarautz Sariketa
Ama-alabak zarete; Eli 12 urteko alaba eta Oihana, ama. Duela gutxi eskuratu du mugikor propioa alabak, eta nahigabean edo, pornografiarekin egin du topo. Ikusitakoarekin zur eta lur geratu da alaba, eta amarengana jo du azalpen bila.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Eli Pagola
Saioa: 2023-08-26 Hondarribia Jaialdia
Aurrez aurre zaudete bi emakume talentudun, belaunaldi ezberdinetakoak. Zer erranen zeniokete elkarri?
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Ekhiñe Zapiain Arlegi
Saioa: 2023-07-07 Lesaka Jaialdia
Irazu aita da eta Unai bere semea. Zahartzearen sintoma omen da gurasoek egiten zituzten gauza berak egiten hastea, nahiz gustukoak ez izan. Unaik askotan pentsatu izan du “Nik ez niake halakorik egingo”, aitari begira. Baina aita konturatzen hasita dago gauza igual-igualak egiten hasita dagoela Unai.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak:
Jexux Mari Irazu Muñoa,
Unai Mendizabal
Saioa: 2023-06-25 Tolosa Jaialdia
Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez.
Gai jartzailea: Joserra Bilbao
Bertsolariak:
Uxue Alberdi
Saioa: 2023-06-17 Bilbo Jaialdia
Aspaldiko lagunak zarete, txikitan bertso eskolan hasitakoak. Plazarako saltoa emateko unean Oihanak utzi egin zuen bertsoa eta Anerrek jarraitu du bertso plazan tokia egin arte. Kafe bat hartzeko geratu zarete eta Anerrek argazki bat atera du. Argazkian bi ume txiki ageri dira mikro atzean. Zuen arteko lehen plaza.
Gai jartzailea: Leire Vargas
Bertsolariak:
Aner "Euzkitze",
Oihana Arana
Saioa: 2023-06-10 Muxika Jaialdia
Agin aita eta Millan semea zarete. Millan, etxean ez duzu ezer egiten, alper hutsa zara. Gaur aitak harrapatu zaitu logelan zure jarraitzaileentzat bideo bat grabatzen etxean egiten ez dituzun lan guztiak nola egiten diren kontatuz.
Gai jartzailea: Aitzol Eizmendi
Bertsolariak:
Agin Laburu,
Millan Telleria
Saioa: 2023-05-19 Leitza Sariketa
Gai jartzailea: Beatriz Egizabal
Bertsolariak:
Ane Labaka Mayoz
Saioa: 2023-04-29 Lasarte-Oria Jaialdia
Lagunak zarete. Laster jubilatuko zarete; badakizue orduan denak aprobetxatuko direla zuetaz: haurren zaintza, papeleoak, guztien erosketak… Eta gero, hori dena egiteko gai ez zaretenean zuekin zer egin pentsatuko dute. Baina zuek ez duzue horretarako asmorik, benetako elkar zaintzarako baizik; zuen adinekoekin elkartu eta komuna bat antolatzeko asmoa duzue. Asanblea deitu duzue eta aretoa goraino bete da.
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Josune Aramendi,
Onintza Enbeita
Saioa: 2023-03-10 Dima Berezia
Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Orain jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero eta harremana estutzen ari zarete. Gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Saioa Alkaiza,
Jone Uria Albizuri
Saioa: 2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa
Ama-alabak zarete. Alaba unibertsitatean hasi zinen, baina duela hiru urte utzi zenuen karrera. Gaur erran diozu amari.
Gai jartzailea: Iratxe Muxika
Bertsolariak:
Irantzu Idoate Funosas,
Maddi Agirre
Saioa: 2023-02-15 Iruñea Jaialdia
Lankideak zarete. Fabrika berean egiten duzue lan bertsolariak fabrikatzen. Gorputzeko atal guztiak egiten dituzue zuek. Nolakoak dira?
Gai jartzailea: Idoia Anzorandia
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Uxue Alberdi,
Onintza Enbeita
Saioa: 2022-01-21 Elgoibar Berezia
Zuek biak duela gutxi izan zarete ama. Zoragarria, ezta?
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Alaia Martin
Saioa: 2021-08-28 Hondarribia Jaialdia
Anaiak zarete. Gazte ginenak heldu egin gara eta helduak zahartu. Eta zaharrek laguntza beharko dute. Gaur ez bada, laister. Gure laguntza. Zahartzaroak horixe dakar, ezta? Ondorengoen beharra. Bada, zintzo hitz eginda, aitortu dezagun: Ez da gauza bera aurretik aita edo aurretik ama hiltzea. Ez, ez da gauza bera. Bi anaia hauentzat, behintzat ez.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak:
Julio Soto,
Andoni Egaña
Saioa: 2021-06-19 Donostia Berezia
Kokotz batean zaudeten bi ile zarete. Zuen kokotzaren jabea zuei begira-begira dago, ispilu aurrean.
Gai jartzailea: Ainhoa Urien
Bertsolariak:
Alazne Untxalo,
Oihane Perea
Saioa: 2021-04-17 Aramaio Sariketa
Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak?
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Amets Arzallus
Saioa: 2020-02-01 Pasaia Jaialdia
Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-10-24 Gasteiz Jaialdia