Lanak filtratu:
Denak (201) Bakarkakoa (35) Ofizioa (129) Taldean (18) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (16) Hitza emanda (0)
Aitorren semea, Jon, ederki ari da bertsotan. Edo hobeki esan, ari zen. Izan ere, duela lauzpabost hilabete Unai Agirre irakaslearekin hasi zen eta geroztik hain ongi ez dabilela iruditzen zaio Aitorri.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2023-11-18 Hondarribia Lagun-artekoa
Ama-alabak zarete. Oihana, ama, eta Nerea, 8 urteko alaba. Alabak esan dio amari bere urtebetetze festara ez dituela bere gelako lagun guztiak gonbidatu nahi.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Nerea Elustondo
Saioa: 2023-09-30 Lazkao Jaialdia
Antza denez euskaldunek oporretara joateko Grezia aukeratzen dute. Eta datuen arabera, munduan larrutan gehien egiten den lurraldea Grezia ei da.
Gai jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu"
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Onintza Enbeita
Saioa: 2023-09-29 Loiu Jaialdia
Ofizio baino, ariketa honi o-fisio deituko diogu. Amaia, min oso intentsoak zenituelako Aitor Bizkarra fisioarengana joaten zinen. Bi sesiotan gaizki pasa ostean, mina joan baino, mina gorputz atal gehiagotara zabaldu zaizu. Hirugarren sesio batera joan zara gaur; duda asko dituzu hirugarren sesio bat gura ote duzun Aitorrekin, baina konfiatu egin duzu. Etzan zara ohatilan, eta Aitor fisioan lanean hasi den momentuan “Ai!” geratzeko esan diozu.
Gai jartzailea: Aritz Iza
Bertsolariak:
Amaia Agirre,
Aitor Bizkarra
Saioa: 2023-09-22 Oñati Jaialdia
Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2023-08-24 Amezketa Jaialdia
Unai eta Miren, 80ko hamarkadan hil zineten bi lagun zarete, zuen gorputzak kriogenizatu egin zituzten. Hau da, izoztu egin zintuzten etorkizuneko teknologiak berpiztuko zaituztelakoan. 2023a heldu da eta teknologia hori deskubritu da. Hozkailuan berrogei urte pasa ostean, berpiztu eta atera zarete. Hau al da espero zenutena?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak:
Miren Artetxe,
Unai Iturriaga
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia
Jakina da bizi garen inguruak eragina duela gure kulturan eta ohituretan. Eta tartean tenperaturak baduela zerikusia horretan. Esaterako iparraldeko lurraldeetan izaeraz hotzagoak izaten omen dira eta hegoaldean berriz, bero handiagoa eta argitasun gehiago dagoenetan izaera irekiagoa eta beroagoa omen dute. Baina euskaldunak non kokatzen gara? Ze izaeratakoak gara gu?
Gai jartzailea: Jon Amezaga
Bertsolariak:
Julio Soto,
Kerman Diaz
Saioa: 2023-07-12 Getxo Jaialdia
Aita-semeak zarete; Aitor aita eta Joanes 15 urteko seme gaztea. Joanes, Aitor aitaren kuadrillakoekin topo egindakoan, aita gaztetan oso parrandazalea zela esaten dizute, beti izaten zela azkena erretiratzen. Orain, berriz, herriko jaiak iritsita, kate motzean lotu zaitu aitak, Joanes. Hala esaten dizu: “Joanes, gauerditako etxera etorri gero e!”. Ez duzu ulertzen aitaren jarrera.
Gai jartzailea: Aritz Eskudero
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Joanes Illarregi
Saioa: 2023-06-24 Andoain Jaialdia
Kuadrilla bereko bi guraso zarete. Whatsapp talde bereko kide zarete, nahiz gutxitan elkartu. Ametsek noiznahi bidaltzen ditu Whatsapp taldera bere alabaren bideoak; gaur alabaren lehen bizikleta pedalkaden irudiak bidali ditu taldera. Oihana nekatzen hasia dago.
Gai jartzailea: Aimar Karrika
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Amets Arzallus
Saioa: 2023-03-26 Biriatu Jaialdia
Mendaroko Txirrindulari Elkarteak Kilimontraila antolatzen du urtero. Joanesek izena eman du mendi lasterketan. Asko entrenatu da horretarako. Heldu da eguna eta lasterketaren ibilbidearen erdialdean, hidratazio postuan Amets dago edariak, gelak eta halakoak banatzen. Joanes postura iritsitakoan bien begiradak gurutzatu dira. Joanesek Amets ikusitakoan pentsatu du “Hau mutil puska! Ze begirada daukan!”. Ametsek berriz pentsatu du “Hau da baldar puska! Nora uste du etorri dela?”. Helmugan ikusi duzue elkar.
Gai jartzailea: Ainhoa Urbieta
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Joanes Illarregi
Saioa: 2023-03-17 Mendaro Jaialdia
Iker, Goierriko enpresa nagusi batean urte asko egin dituzu lanean. Hango soldatak eta egoerak salatu, eta kaleratu egin zintuzten. Gaur finikitoa sinatzera joan zarenean zure ordezkoa izango den Nerearekin egin duzu topo.
Gai jartzailea: Igor Eguren
Bertsolariak:
Nerea Ibarzabal,
Iker Zubeldia
Saioa: 2023-02-10 Ordizia Lagun-artekoa
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute tabernan, komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hegoaldean): iraupen laburreko amodio istorioa.
Gai jartzailea: Arkaitz Goikoetxea
Bertsolariak:
Julio Soto,
Nerea Ibarzabal
Saioa: 2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia
Badakigu Jon eta Anjel Mari bi Athletic zale sutsu eta fin zaretela, Athleticen filosofiarekin bat datozenak. Tira, Jon duela gutxi arte zetorren bat taldea euskal jokalariekin bakarrik osatzeko filosofiarekin. Azkenaldian zalantza sortu zaio Joni, batez ere Realaren azken kopa eta Europako sailkapenak ikusita.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Jon Maia,
Anjel Mari Peñagarikano
Saioa: 2022-08-27 Hondarribia Jaialdia
Jon aita eta Eli alaba. Jon EH Bilduko zinegotzia da herrian. Jon, etxerako bidean “Bildu kapitalista” dioen pintada ikusi duk, gorriz idatzita. Etxera sartu orduko bi esprai poto gorri ikusi dituk sukaldeko mahaian eta Eli alaba eskuak garbitzen.
Gai jartzailea: Karlos Aizpurua
Bertsolariak:
Eli Pagola,
Jon Maia
Saioa: 2022-08-27 Hondarribia Jaialdia
Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest.
Gai jartzailea: Joserra Bilbao
Bertsolariak:
Aitor Bizkarra,
Aitor Etxebarriazarraga
Saioa: 2022-08-25 Bilbo Jaialdia
Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak:
Nerea Elustondo,
Unai Gaztelumendi Arandia
Saioa: 2022-08-17 Donostia Jaialdia
Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator.
Gai jartzailea: Monika Arratibel
Bertsolariak:
Eneko Lazkoz,
Andoni Egaña
Saioa: 2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Ur gutxi dagoela eta Etxarri-Aranatzeko Udalak duela aste batzuk ohar bat zabaldu zuen herrian. Bertan eskatzen zitzaigun herritarroi argi ibiltzeko ur kontsumoarekin. Zuk, Iker, muturreko erabakia hartu duzu: euria egin bitartean ez zara dutxatuko. Kalera irten zara eta hor ikusi duzu Oihana bere autoa garbitzen.
Gai jartzailea: Monika Arratibel
Bertsolariak:
Oihana Iguaran,
Iker Zubeldia
Saioa: 2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia
Laurogeita bost urteko alargun bi zarete. Harreman bat hastea erabaki duzue. Gaur afari bat egingo duzue zuen seme-alaba eta ilobei harremanaren berri emateko. Afaria prestatzen zabiltzate.
Gai jartzailea: Ander Elorriaga
Bertsolariak:
Iruri Altzerreka,
Oihana Arana
Saioa: 2022-07-29 Garai Jaialdia
Ama-alabak dira: Uxue ama eta Maider alaba. Txiki-txikitatik, zer gerta ere, amak alabaren behatzetako bati hari mutur bat lotu zion, mataza amak gordeta eskutan. Haurra hazi ahala haria askatzen joan da ama. Haurra kozkortu da dagoeneko, eta ama ohartu da azkenaldian hariari tiratuz gero haria tenkatu egiten dela. Susmoren bat izaki, haria biltzen hasi da ama; bildu eta bildu, eta azkenerako ohartu da, alabaren behatzari lotutako haria zuhaitz bati lotuta dagoela.
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak:
Uxue Alberdi,
Maider Arregi Markuleta
Saioa: 2022-06-18 Hondarribia Berezia