Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bilaketa lupa Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Plaza

Lanak filtratu:

Denak (222) Bakarkakoa (35) Ofizioa (141) Taldean (21) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (22) Hitza emanda (0)

Aitarekiko ikuspegia bizitzan zehar

Zuek biok gurasoak zarete; aitak, zehazki, eta bada esaldi bat, irakurri nuenean buruan bueltaka ibili nuena; ironia puntu batekin idatzia da, dudarik gabe. Esaldi hori irakurriko dizuet, eta hori izango da gaia. Hortik aurrera zuei utziko dizuet hitza. Esaldiak honela dio: "Nik hamalau urte neuzkanean, nire aitak ez ninduen ulertzen; nire aita ezjakin bat zen eta nire aita ez nuen aguantatzen; hogeita lau urte bete nituenean, harrituta geratu nintzen, azken hamar urte horietan gure aitak zenbat ikasi zuen". Zuek 14-24 bitarteko seme-alabak badituzue, eta gustura jakingo nuke zein den zuen egoera, nola pentsatzen duzuen, esaldi horrek zer ekartzen dizuen burura.
Bertsolariak: Jon Maia , Andoni Egaña
Saioa: 2012-08-14 Baliarrain Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Guraso jubilatuei etxera itzuli zaizkie seme-alabak

Guraso jubilatuak zarete. Krisiaren eraginez, zuen seme-alabak etxera itzuli dira. Erosketak egiten ari zarete.
Bertsolariak: Gorka Ojanguren , Igor Elortza
Saioa: 2012-05-19 Urretxu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Irakasleek greba egin eta ikasleek jaitzat hartu

Zuek biok irakasleak zarete, maisuak. Kezkatuta bukatu zenuten aurreko astean, orain lau egun. Klasera joan eta umeei esan zenieten: "Bihar ez gara etorriko lanera. Bihar greba eguna da"; eta ume guztiek "Iuju! Bihar jai!".
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Andoni Egaña
Saioa: 2012-04-01 Zegama Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Itsasoa eta hareaz lan egiten duen eskultorea

Igual bertsotan egiteko leku polita izango da hau: petrila. Uxue eskultorea da, eta azkenaldian harea lantzen du. Hondartzara joaten zara goizero edo arratsaldero, marea kontuan hartuta, marea beheran dagoenean. Hareaz egiten duzu egunetik egunera politago irteten zaizun emakume biluzi hori. Egunetik egunera zoaz politagoa egiten, baina Alaia itsasoa etortzen da, marea gora, eta egin duzun hori ezabatu egiten du, berriz has zaitezen.
Bertsolariak: Uxue Alberdi , Alaia Martin
Saioa: 2012-03-23 Oñati Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Euskal gatazkan memoriak ala ahanzteak on

Denek esaten dute garai berriak bizi ditugula Euskal Herrian, eta hala izan bitez, garai berriak. Baina bada hitz bat, asko aipatzen ari dena azkenaldian, eta da memoria. Eta zuk, Alaia, bai, benetan uste duzu garrantzitsua dela memoria garatzea; zer gertatu den, zer gertatu zaigun, zer egin dugun, zer egin diguten gogoratzea ona dela. Aldiz, zuk, Irazu, uste duzu historian zehar ahanzturak, gauzak ahazteak mesede gehiago egin duela gogoratzeak baino.
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa , Alaia Martin
Saioa: 2012-01-13 Getaria Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Ziegatik ihes egiteko zuloa egiten

Ziega berean zaudete. Gainera, denbora luzerako daukazue. Erabaki duzue zulo bat egitea ihes egiteko. Hilabete daramazue zuloa egiten; egun batean Aitor aritzen da, hurrengoan Jon, txandaka. Aitor, ohartu zara azken asteotan, zuk uzten duzun tokian hasten zarela lanean.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi , Jon Maia
Saioa: 2012-01-08 Oiartzun Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Zein da zuen hil ondorengo borondatea?

Heriotzaz gutxi hitz egiten dela esaten da. Hil ondoren, ingurukoek askotan ez dute jakiten zer egin: hileta egin behar zaion edo ez, erre egin behar den... Esplika ezazue garbi zuen hil ondorengo borondatea zein den.
Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
Bertsolariak: Jon Maia , Andoni Egaña
Saioa: 2011-06-28 Asteasu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatu berritan bat eroso, bestea ez

Aurrejubilatuak zarete biok. Erretiroa hartu zenutenetik, Irazuri, gauza bat dela eta bestea dela, egunak oso azkar pasatzen zaizkio. Bixenteri, berriz, egunak oso luze joaten zaizkio.
Gai jartzailea: Iker Iriarte Iribar
Bertsolariak: Jexux Mari Irazu Muñoa , Bixente Gorostidi
Saioa: 2011-06-23 Tolosa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Batek alkatetza utzi eta besteak hartu

Zuek biak herri bereko bi alkate izango zarete. Maialenek atzo utzi egin zuen alkate kargua, eta Unaik hartu.
Gai jartzailea: Aritz Zerain
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Unai Iturriaga
Saioa: 2011-06-12 Ereñotzu Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Larrutan egiteko leku bila

Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Amets Arzallus
Saioa: 2011-05-06 Zestoa Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


EA-ko eta Ezker Abertzaleko bi militante liatzen

Zu, Maialen, Eusko Alkartasuneko militante bat zara. Zu, Sustrai, Ezker Abertzalekoa. Aspaldian asko egoten zarete elkarrekin, hainbeste Bildu, hainbeste Sortu, hainbeste bilera, hainbeste ordu; azkenean, ematen du zuen artean koalizio bat baino zerbait gehiago sortzen ari dela.
Gai jartzailea: Jon Maia
Bertsolariak: Sustrai Colina , Maialen Lujanbio
Saioa: 2011-04-29 Zumaia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandan, bat txapa sartzen, bestea gainetik kendu ezinda

Zuek biak parrandan zaudete. Odei, bada bi ordu Sustrai kriston txapa ematen ari zaizula, eta jada ez dakizu nola kendu gainetik.
Gai jartzailea: Maddi Ane Txoperena
Bertsolariak: Odei Barroso , Sustrai Colina
Saioa: 2011-03-19 Hendaia Lagun-artekoa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko enpresaria eta gazte iraultzailea

Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak.
Bertsolariak: Imanol Lazkano , Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2011-03-12 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Edozeri buruz iritzia eman beharraz

Plazaz plaza, gai anitzi buruzko iritzia eskatzen zaizue bertsolariei. Askorik ezagutzen ez dituzuen gaiak izaten dira anitzetan, edo urruti gelditzen zaizkizuenak. Iritzi hori eta pentsamendu hori kantuan bilakatze horrek zer pentsatua eman izan dizue.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Amets Arzallus
Saioa: 2011-01-29 Donostia Berezia

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatzeko urtetan kotizatzen ari den langilea eta parlamentaria

Zuk, Iker, urte asko kotizatu dituzu, eta urte gehiago kotizatu beharko dituzu jubilazioa lortzeko. Igorrek, berriz, lau urte Parlamentuan egon, eta jubilazioa bermatuta dauka. Eta Igor izan da jubilazioa hirurogeita zazpi urtera atzeratzea erabaki duen parlamentarioetako bat.
Gai jartzailea: Amaia Otxotorena Gamio
Bertsolariak: Igor Elortza , Iker Zubeldia
Saioa: 2011-01-06 Hernani Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko bi, bata heriotzaz kezkatuta, bestea lasai

Urteetan gora, oso gora, egin duten bi lagun zarete. Aspaldion, kalean baino elizan egiten duzue gehiago topo. Zuen ezagun, zuen lagun pilo bat desagertu da azkenaldian, eta ez dago asterik eliza elizkizunik ez daukazuenik. Jon, gero eta estuago, gero eta larriago zaude. Andoni, ostera, trankil eta sendo ikusten duzu.
Bertsolariak: Jon Maia , Andoni Egaña
Saioa: 2010-12-08 Markina-Xemein Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Heriorekin elkartzeko janzten

Maialen, Amets zure 90 urteko aitona da. Ospitalean daramatza azken bi hilabeteak, gaixorik. Elkarri eskutik helduta tertulia goxoan aritu zarete, eta agurtzerakoan hala esan dizu aitonak: "Hi, Maialen, bihar nire ezkontzako trajea ekar ezan, heriotzaren aurrean dotore egon nahi dinat eta".
Bertsolariak: Maialen Lujanbio , Amets Arzallus
Saioa: 2010-09-11 Alkiza Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Saharako haurra EH-ko haurraz jolasten, ur pistolarekin

Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi , Ainhoa Agirreazaldegi
Saioa: 2010-07-30 Villabona Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Down sindromea duen semea oporretara joan da

Zuen hogeita hamar urteko semeak down sindromea dauka. Hogeita hamar urteotan alboan izan duzue, ia-ia esateko gau eta egun. Astelehen honetan, ordea, lagun eta begirale batzuekin oporretan joan zaizue. Gaur deitu du ederto batean dagola esaten.
Bertsolariak: Etxahun Lekue , Amets Arzallus
Saioa: 2010-07-30 Getxo Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun


Belaunaldi batetik bestera, baserritik landetxera

Zuk, Joxe, aspaldiko uste bat badaukazu, adinean aurrera zoaz, eta zure baserria zeinek hartu. Seme bakarra daukazu, Beñat, eta honek baserria hartu ordez, landetxea edo landa turismoa egin nahi du zuen baserria.
Bertsolariak: Beñat Ugartetxea , Joxe Agirre
Saioa: 2010-04-18 Mallabia Jaialdia

Bertsoaldia ikus-entzun