Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
Oso maiteminduta zaudeten bikote hasiberria zarete. Baina badago zerbait zu, Aitor, molestatzen zaituena, eta ez dakizu nola esan. Kontua da jateko edo edateko zerbait behar duen galdetu aldiro, ez duela ezer behar esaten dizula Nahikarik, baina gero zuretik hasten da. Gaur ere izozkia nahi duen galdetu eta ezetz esan dizu. Zu jaten hasi zarenean, zuretik jaten hasi da.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-16 Markina-Xemein Jaialdia
Bikote izan zineten gaztetxotan. Gaur, Maddi Ane, Joanesek lagun eskaera egin dizu Facebook-en. Berehala onartu duzu
Gai jartzailea: Josu Sanjurjo
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-07 Lesaka Jaialdia
Aitor, SOS Deiaken lan egiten duzu, telefonoa hartzen. Gaur Santaixabel bezpera eta atzekoen dei bana jaso duzu larrialdiren batekin.
Gai jartzailea: Inaxio Usarralde
Bertsolariak:
Saioa: 2019-07-01 Usurbil Jaialdia
Ordenagailuan ibiltzen zaretenok jakingo duzue hiru oinarrizko truku edo komando badaudela teklatuan: kopiatu (Ctr + C), moztu (Ctr + X) eta itsasi (Ctr + V). Maialen Lujanbio, atzeko bertsolariekin erabiltzeko baimena duzu. Azaldu atzeko bertsolarien zein ezaugarri kopiatuko, moztuko edo pegatuko zenukeen.
Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
Elkarrekin ibiltzeko deseatzen zaudeten bi nerabe zarete, eta denboran ibili zarete elkarri keinu txikiak bidaltzen. Eta azkenean bai, azkenean geratu zarete elkarrekin. Helatua hartu, portutik paseoa eman, talaian eseri, itsasoari begira....
Gai jartzailea: Xabat Galletebeitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-06-21 Lekeitio Jaialdia
FANT zinemaldi fantastikoa hasi berri da Bilbon. Onintzak lortu du Unai senarra pelikula bat ikustera joatea. Ordu laurdenerako Unaik izututa alde egin du.
Gai jartzailea: Joserra Bilbao
Bertsolariak:
Saioa: 2019-05-04 Bilbo Jaialdia
Aspalditik elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Bakoitzak bere gauzak ekarri zituen etxera. Familia handitzen doa, eta gero eta espazio gutxiago dago. Zerbait bota beharra dago.
Gai jartzailea: Unai Manterola
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-26 Zumaia Jaialdia
Haur eskolako irakaslea zara. Siestarako ordua da, eta gaur ere inork ez du berarekin lo egin nahi. (Panpin beltz bat eman dio eskura).
Gai jartzailea: Ekaitz Goikoetxea
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-05 Beasain Jaialdia
Merkataritza zentroan zaudete erosketa egiten. Lehen saskia goraino betetzen zenuten. Gustatzen zitzaizuen guztia hartzen zenuten. Egun prezioei begira ibiltzen zarete.
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak:
Saioa: 2019-02-22 Donostia Jaialdia
Jokoak gaixoturik egon da Amets, apustu hemen eta apustu han. Orain, ludopatia gainditzen ari da. Gaur Azpeitian ireki behar duten apustu etxearen aurkako kontzentrazioan dago.
Gai jartzailea: Haritz Etxeberria "Ministro"
Bertsolariak:
Amets Arzallus
Saioa: 2018-12-20 Azpeitia Jaialdia
Andoni, supermerkatu bateko kutxazaina zara. Erosketak egiten dituzten bezeroen produktuak ikusi eta nolakoa den beren bizitza asmatuz jolasten duzu beti. Hiru bezero pasako zaizkizu kajatik. Zer erosiko duten esan eta gero zuk asmatu beharko duzu nolakoa den beraien bizitza.
Gai jartzailea: Jon Mikel Mujika
Bertsolariak:
Maialen Lujanbio,
Alaia Martin,
Unai Mendizabal,
Andoni Egaña
Saioa: 2018-11-25 Eibar Jaialdia
Lagun baten semearen lehen urtebetetzera gonbidatu zaituzte. Ustez erregali egoki eta polita erosi diozu. Ez dio begiratu ere egin. Ordubete darama bilgarriarekin jolasean.
Gai jartzailea: Saroi Jauregi
Bertsolariak:
Saioa: 2018-10-14 Donostia Berezia
Pasa berri da maiatzaren bata. Bertsolariok ere beharko duzue bada sindikatu bat? Hirurok elkartu zarete sindikatu bat egiteko. Manifa ere egin duzue eta orain hasi zarete hizketan.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak:
Saioa: 2018-05-09 Legorreta Jaialdia
Gaur ligatu egin duzue eta Ikerren etxera joan zarete. Iker bero-bero dago, baina Ametsi atentzioa deitu dio etxeko dekorazioak eta gau osoa objektuei begira darama, galdezka.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Iker Zubeldia
Saioa: 2018-02-24 Zarautz Jaialdia
Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Jon Maia,
Alaia Martin,
Beñat Iguaran,
Beñat Gaztelumendi,
Andoni Egaña
Saioa: 2018-01-20 Tolosa Jaialdia
Maialen, baratzean lanean ari zarela, Sebastian biloba etorri zaizu beste bi lagunekin eta landare batzuentzat zure baratzean lekua uzteko galdegin dizu.
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Sebastian Lizaso,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-09-15 Lezo Jaialdia
Julio, Alaiaren seme nerabea zara. Gaur parrandara atera da eta hitzordutakoan, goizeko lauretan, Alaia, ama, joan zara autoan bere bila. Bueltakoan alkoholemian geratu eta positibo eman duzu Alaia.
Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
Bertsolariak:
Julio Soto,
Alaia Martin
Saioa: 2017-07-25 Elizondo Jaialdia
Zuk, Aitor, egunero ikusten duzu zure semea oso berandu arte etxeko lanak egiten, ikasten, beti zerbait egiten. Eta gaur, nazkatuta, Alaia irakaslearengana joan zara
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Alaia Martin
Saioa: 2017-02-11 Lezo Jaialdia
Lehen aldiz musua ematera doazen bi nerabeen pentsamenduak zarete. Banku batean zaudete, elkarren ondoan eserita.
Gai jartzailea: Ainhoa Comas
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Aitor Mendiluze
Saioa: 2017-01-06 Amurrio Jaialdia
Azkenaldian ohikoa bihurtzen ari da kanpora lan bila, esperientzia hartzera joatea. Eta gizartean ondo ikusia dago. Baina kanpotik hona etortzea hain ondo ikusia al dago? Adibidez hor daude errefuxiatuak kanpamenduz kanpamendu bizitza berri bat hasi nahian eta aukerarik topatzen ez dutela.
Gai jartzailea: Ion Zaldua
Bertsolariak:
Oihana Iguaran
Saioa: 2016-10-21 Durango Jaialdia