 
        
        
           
      
      
      
      
      
      
      
Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
            Egun edozertarako baimena behar izaten da eta askotan azterketa gainditu behar baimen hori lortzeko. Guraso izateko ere baimena atera behar omen da orain. Azterketa pasa behar omen da. Aztertzailea zara, zu, Igor, eta guraso izan nahi eta azterketara azaldu dena Julio.
            Gai jartzailea: Ion Zaldua
            Bertsolariak: 
                Julio Soto, 
                
                Igor Elortza
                
                Saioa: 2016-10-21 Durango Jaialdia
                
            Oihane zerbitzaria zara taberna batetan. Taberna ixtera zoazela, atzeko hirurak azaldu zaizkizu, gaupasan. Ez dizute taberna ixten uzten.
            Gai jartzailea: Oier Suarez
            Bertsolariak: 
                Julen Zelaieta, 
                
                Izar Mendiguren, 
                
                Oihane Perea, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2016-08-09 Gasteiz Jaialdia
                
            Goizeko laurak dira eta hondartzan zaude eserita. Gaua gogorra eta luzea izan da. Tabernako pertsianak ixten ikusi dituzu, lagunak aspaldi galdu ziren.Taxirik ere ez zegoen. Eta giltzak? Etxeko giltzak? Abiatu zara eta hondartzan jarri zara. Dena ilun, olatuen aparra bakarrik ikusten da. 
            Gai jartzailea: Unai Elizasu
            Bertsolariak: 
                Beñat Gaztelumendi
                
                Saioa: 2016-07-24 Donostia Berezia
                
            Gorritzen garenean odola masailetan pilatzen da. Baina gorritzeko arrazoi oso desberdinak daude. Zuk atzeko hauek azkeneko aldiz zergatik gorritu ziren kontatuko diguzu. Eta besteok erantzungo dute ala izan zen ala ez.
            Gai jartzailea: Miren Loizaga
            Bertsolariak: 
                Julio Soto, 
                
                Igor Elortza, 
                
                Jone Uria Albizuri, 
                
                Fredi Paia, 
                
                Alaia Martin, 
                
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2016-07-06 Getxo Jaialdia
                
            Orain dela 80 urte hil zen zure aitona. Gaur, Elgetako Intxortako frontea egon zen lekura zoazte familia osoa. Ustez zure aitona ehortzita dagoen fosa irekitzera doaz.
            Gai jartzailea: Iraia Gabilondo
            Bertsolariak: 
                Unai Agirre Goia
                
                Saioa: 2016-05-20 Antzuola Jaialdia
                
            Iñaki, 25 urte egin dituzu kartzelan. Gaur, erraz ahaztuko ez duzun eguna iritsi da, bazatoz herrira. Irteteko ordua iritsi zaizu, eta hor duzu, Beñat azken urteetan alboan eduki duzun funtzionarioa. Elkarri begira zaudete.  
            Gai jartzailea: Esti Alberdi
            Bertsolariak: 
                Iñaki Murua, 
                
                Beñat Gaztelumendi
                
                Saioa: 2016-05-13 Ondarroa Jaialdia
                
            Hamabost urteko lagunak zarete. Zuen lagun guztiek emana omen dute lehen musua, baina zuek ez. Jonek elkarrekin probatzea proposatu dio Maialeni.
            Gai jartzailea: Maite Berriozabal
            Bertsolariak: 
                Jone Uria Albizuri, 
                
                Maialen Lujanbio
                
                Saioa: 2016-05-06 Abadiño Jaialdia
                
            (B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka,  zilipurdika  ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko. 
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko. 
            Gai jartzailea: Estitxu Eizagirre
            Bertsolariak: 
                Ane Labaka Mayoz, 
                
                Miren Amuriza, 
                
                Beñat Gaztelumendi
                
                Saioa: 2016-01-30 Donostia Berezia
                
            Aitorrek aspaldi hasi zuen harremana Unai mutiko txikiaren amarekin. Beti ongietorri bera egiten dio: aurpegi txarrik ez, baina irribarre txikienik ere ez.
            Gai jartzailea: Naroa Sasieta
            Bertsolariak: 
                Aitor Sarriegi, 
                
                Unai Iturriaga
                
                Saioa: 2016-01-10 Amurrio Jaialdia
                
            Gaur institutu garaiko ikaskideekin afaria izan duzu. Etxera bueltan zoaz, bakarrik eta irrifartsu.
            
            Bertsolariak: 
                Jexux Mari Irazu Muñoa
                
                Saioa: 2015-12-26 Aramaio Jaialdia
                
            Andoni, zuk Juliorengana jo duzu kexaka. Julio zure semearen maisua da, eta haurrari jartzen dizkion etxeko lanak zailegiak direla eta, kexatu zara.
            Gai jartzailea: Xabi Paya
            Bertsolariak: 
                Julio Soto, 
                
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
                
            Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre.
            Gai jartzailea: Xabi Paya
            Bertsolariak: 
                Uxue Alberdi, 
                
                Andoni Egaña
                
                Saioa: 2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
                
            Maialen, zentro komertzialera joan zara erosketak egitera. Bete duzu gurdia eta kaxara iritsi zara. Han, Iker kajeroa dago.  Kobratu ahala erositakoaz komentario eta galderak egiten ari zaizu.
            Gai jartzailea: Asier Iriondo
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Iker Zubeldia
                
                Saioa: 2015-11-20 Legazpi Jaialdia
                
            Biei txiki-txikitatik etiketa desberdinak jarri dizkizuete, etxean, auzoan, eskolan... Zuri, Maialen, beti erran dizute “Zu bai inteligentea, nahi duzuna egingo duzu bizitza honetan”; zuri, berriz, Amets, “Hau bai tontoa, ba ote dago tontoagorik?”. Bientzako zaila izan da karga horrekin bizitzea.
            
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Amets Arzallus
                
                Saioa: 2015-10-31 Auritz Jaialdia
                
            Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue.
            Gai jartzailea: Fernando Anbustegi
            Bertsolariak: 
                Unai Iturriaga, 
                
                Eneko Fernandez
                
                Saioa: 2015-10-29 Iruñea Jaialdia
                
            Txikitatik lagunak zarete. Andoni zortzi urteko mutikoa, eta Aitor zure lagun imajinarioa. Gaur, esan dizu Andonik dagoeneko ez daukala zure beharrik.
            
            Bertsolariak: 
                Aitor Mendiluze, 
                
                Andoni Goitia
                
                Saioa: 2015-10-02 Oñati Jaialdia
                
            Kuadrillakoak zarete. Agin beti narras jantzita ibili izan da. Baina gaur dotore etorri da, galtza eleganteak eta polo arrosa jantzita.
            
            Bertsolariak: 
                Agin Laburu, 
                
                Maider Arregi Markuleta
                
                Saioa: 2015-10-02 Oñati Jaialdia
                
            Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara.
            Gai jartzailea: Maite Berriozabal
            Bertsolariak: 
                Etxahun Lekue, 
                
                Unai Iturriaga
                
                Saioa: 2015-09-13 Elorrio Jaialdia
                
            Zuek beti pentsatu izan duzue arrisku-kirol horietakoren bat egitea, baina horretan geratu izan da beti. Orain ordea, “Mendi” ausartu da eta zubi batetik behera paraxuta txiki batekin botatzea pentsatu du. Haritzek, ordea, ezezkoa esan dio, bera ez doala.
Ailegatu da, bada, Unai zubi gainera. Baina, behera begiratu duenean, zalantzak sortu zaizkio. Ez daki zer egin, eta Haritzi telefonoz deitzea bururatu zaio. Lasai, komunean eserita dagoela, hartu du Haritzek telefonoa.
            Gai jartzailea: Felix Irazustabarrena
            Bertsolariak: 
                Unai Mendizabal, 
                
                Haritz Mujika
                
                Saioa: 2015-09-12 Alegia Jaialdia
                
            Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarakank bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil.  Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga.
            Gai jartzailea: Manuel Olano
            Bertsolariak: 
                Maialen Lujanbio, 
                
                Unai Iturriaga, 
                
                Anjel Mari Peñagarikano
                
                Saioa: 2015-08-02 Altzo Jaialdia