Lanak filtratu:
Denak (210) Bakarkakoa (35) Ofizioa (135) Taldean (19) Puntu erantzuna (3) Azken aurreko puntua (0) Azken puntua (0) Puntuka (0) Atzekoei kantari (18) Hitza emanda (0)
Mendira elkarrekin joan zareten bi lagun. Andoni askotan joaten da mendira eta Miren gutxitan. Mirenek denbora hartzen du bazterrak ikusi, argazkiak atera... Andoni desesperatzen hasi da.
Gai jartzailea: Unai Ormaetxea
Bertsolariak:
Miren Amuriza,
Andoni Egaña
Saioa: 2020-06-13 Andoain Jaialdia
Bakardadea batzuetan norberak aukeratzen du baina besteetan ez. Batzuetan jendez inguratuta egonda ere bakarrik sentitzen da bat. Besteetan bakarrik egon arren, babestuak sentitzen gara.
Gai jartzailea: Josu Iztueta
Bertsolariak:
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2020-05-13 Online Berezia
Erakutsi denei dauzkazuen giltzak eta giltzei kantatu beharko diezue.
Gai jartzailea: Jone Narbaiza
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Nerea Elustondo
Saioa: 2020-02-28 Legazpi Lagun-artekoa
Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue?
Gai jartzailea: Amaia Agirre
Bertsolariak:
Alaia Martin,
Onintza Enbeita
Saioa: 2020-02-01 Pasaia Jaialdia
Gaur eguneko presakako bizimodu honetan, alde batetik bestera korrika gabiltzan honetan askotan nekatuta egon ohi gara. Zuek, kontaiguzue, oharkabean zein lekutan edo non hartu duzuen lo noizbait?
Gai jartzailea: Uxune Areizaga
Bertsolariak:
Ane Labaka Mayoz,
Odei Barroso,
Nerea Ibarzabal,
Alaia Martin,
Beñat Gaztelumendi,
Libe Goenaga
Saioa: 2020-01-19 Getaria (G) Jaialdia
Iruñea-Veleia. Inor ez da aklaratzen. Zuk zerbait argi ikusten duzu, ala ez?
Gai jartzailea: Andoni Egaña
Bertsolariak:
Saioa: 2019-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
“Nahikoa da ama” esaldia behin baino gehiagotan esango zenuten. Zein kontestutan esan duzue?
Gai jartzailea: Ainhoa Aranburu
Bertsolariak:
Saioa: 2019-11-21 Iruñea Jaialdia
Andoni, aita, baserritarra da lanbidez, eta Igor, semea, baserrian bizi da. Semea klima aldaketarekin kezkatuta dago eta baserriko lan guztiei egozten die aldaketa hori (baratzeko ura, ganadua...). Gose greba egiten hastea erabaki du.
Gai jartzailea: Maite Berriozabal
Bertsolariak:
Saioa: 2019-11-10 Basauri Jaialdia
Unaik urteak betetzen dituela eta, zuetariko bakoitzak landare bat oparitu nahi diozue.
Gai jartzailea: Ander Aranburu Arriola
Bertsolariak:
Saioa: 2019-11-05 Iruñea Jaialdia
Harriak zarete. Onintza, ume palestinar batek eskutan duen harria zara eta, zu, Maialen, soldadu israeldar batek botatik atera berri duen harri-txintxarra
Bertsolariak:
Saioa: 2019-10-24 Gasteiz Jaialdia
Zuek bizilagunak zarete eta normalean ez duzue askorik hitz egiten elkarrekin. Gaur bata bestearen alboan tokatu zarete Nortasun Agiria, DNIa, berritzen.
Gai jartzailea: Danele Sarriugarte
Bertsolariak:
Saioa: 2019-10-05 Tafalla Berezia
Uholde arriskua dela eta, zuen etxe zaharra hustu beharrean zaude. Ez da erraza zer hartu eta zer baztertu erabakitzea, baina ordubete daukazu.
Gai jartzailea: Danele Sarriugarte
Bertsolariak:
Saioa: 2019-10-05 Tafalla Berezia
Bartra, bilbotarra zara eta Loiun lasai bizi nahian etxe bat hartu duzu. Urmael batean dago etxea eta han inguruko igelek ez dizute lo egiten uzten. Josu alkatearengana (Etxahun) joan zara.
Gai jartzailea: Iñaki Beitia "Arbildu"
Bertsolariak:
Saioa: 2019-09-27 Loiu Jaialdia
Autoa hartu duzu beste hainbat egunetan bezala eta tenperatura ona ipintzen duzun bitartean, irratia piztu duzu. Irratian albiste bat beste baten ondoren doaz, eta tartean Katalunian atxiloketak izan direla esan dute. Miatutako hainbat lekutan lehergaiak aurkitu dituztela eta atxilotutako batzuk kartzelaratu. Zu euskal herritarra zara. Albisteak entzun eta ezinbestean zure oroitzapenetara egin duzu salto.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-09-27 Eibar Berezia
Hirurogei urte inguruko bi lagun, gaztetan bikote harreman oso bizia izan zenuten. Gero bakoitzak bere bidea egin zenuten, eta orain ari zarete berriro elkar deskubritzen.
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak:
Saioa: 2019-09-21 Bera Jaialdia
30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari?
Gai jartzailea: Igotz Alkorta
Bertsolariak:
Saioa: 2019-09-09 Zizurkil Jaialdia
Miarritzeko hotel handi bateko logela garbitzaileak zarete. G-7a dela eta, bertan egon dira munduko agintariak. Logelak garbitzen hasi zarete. Trump senar-emazteen logela duzue zain.
Gai jartzailea: Erlantz Ibargurengoitia
Bertsolariak:
Saioa: 2019-09-01 Plentzia Jaialdia
Lankideak zarete eta Mediterraneoko hondartza ezkutu batera joan zarete oporretan. Zuen nagusia aurkitu duzue bertan.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-24 Bilbo Jaialdia
Bi nerabe zarete. Zelaian etzanda zaudete, zerura begira; zerua garbi egon arren, laino batzuk badaude, eta haiei begira. Nagusitan izan nahi duzuenaren formak ikusten ari zarete.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-23 Donostia Berezia
Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek?
Gai jartzailea: Unai Elizasu
Bertsolariak:
Saioa: 2019-08-12 Donostia Jaialdia