Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sariketak

Lanak filtratu:

Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)

Espetxean semea bisitatzera doana eta bueltan datorrena

Biok duzue seme bana espetxean, eta errepideko gasolindegi batean egin duzue topo. Jon, zu, semea bisitatzera zoaz. Zu, Nahikari, bisitatzetik bueltan zatoz.
Bertsolariak: Jon Maia, Nahikari Gabilondo
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Heriotzaz hizketan hasten den aldiro, lagunak isiltzeko esan

Zuri, Jon, gustatzen zaizu tarteka lagunekin heriotzaz hitz egitea. Gaia ateratzen duzun bakoitzean, Beñatek isiltzeko esaten dizu.
Bertsolariak: Jon Maia, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Zitarako janzten ari dena anaiari aholku eske

Aitorrek zita bat dauka gaur, eta armairu aurrean dago zer jantzi asmatu ezinda. Zuri, Beñat, Aitor anaiak aholkua eskatu dizu.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitak enpresa semeari utzi baina egunero dator

Ibai semea eta Iñaki aita zarete. Iñaki enpresa burua zen, eta duela urtebete jubilatu zen enpresa semearen esku utzita. Hala ere aita egunero etortzen da enpresara.
Bertsolariak: Ibai Esoain, Iñaki Apalategi Astigarraga
Saioa: 2007-11-04 Tolosa Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Asteburu pasa koadrilan, bikotekideekin ala ez

Asteburu pasa antolatzen ari zarete koadrilan. Zuk, Bixente, bikotekideak ere gonbidatu nahi dituzu. Zuk, Aitor, ez.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Bixente Gorostidi
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Auto desguazean, bati autoak 20 urte iraun, besteari 20 egun

Auto desguazean topo egin duzue zuek. Jokin, zuri, autoak hogei urte iraun dizu. Zuri, Ekaitz, hogei egun.
Bertsolariak: Ekaitz Goikoetxea, Jokin Uranga
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Batek dirutza loterian, besteak xentimorik ez

Zuk Jose Luis diru-mordoa jokatzen duzu zozketa eta loteria kontuetan. Bixentek, berriz, xentimorik ere ez.
Bertsolariak: Bixente Gorostidi, Jose Luis Urdangarin
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabeak, bata supermerkatuko kaxan, bestea botelloirako edari bila

Hamazazpina urte dituzue. Mantxi, zu gaur supermerkatu bateko kaxan hasi zara lanean, eta kuadrilako Joxe Luis etorri da botelloirako edariak erostera.
Bertsolariak: Jose Luis Urdangarin, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2007-10-28 Zumaia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Semea eskolatik ubelduta dator

Zu aita eta Aitzol semea zarete. Zu, Jon, aita, arduratuta zaude ez delako lehen aldia Aitzol ubelduta etorri dena eskolatik.
Bertsolariak: Aitzol Barandiaran, Jon Martin
Saioa: 2007-10-21 Irun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Argazkiei begira, aitona fusila eskuetan duela ageri da

Josu biloba eta Uxue aitona zarete. Argazkiei begira zaudetela, Uxue aitona fusila eskuetan duela agertu da batean.
Bertsolariak: Uxue Alberdi, Josu Oiartzabal "Xamoa"
Saioa: 2007-10-21 Irun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Jubilatuen egoitzan, enterradorea eta emagina

Jubilatuen egoitzan elkar ezagutu duzue. Zu, Agin, orain artean enterradorea izan zara. Zu, Unai, emagina edo matrona.
Bertsolariak: Agin Laburu, Unai Agirre Goia
Saioa: 2007-10-20 Azkoitia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Bidaiak hemendik lotuta eraman ala ez

Bidaiatzeko modu desberdina duzue. Zuk, Agin, hemendik dena lotuta abiatu nahi izaten duzu. Zuk, Iñaki, ez.
Bertsolariak: Agin Laburu, Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-10-20 Azkoitia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Komunikabideen jarraitzailea eta ezer jakin nahi ez duena

Komunikabideen aurrean jarrera ezberdina duzue zuek. Zuk, Ibai, aukera duzun guztietan jartzen diezu arreta komunikabideei. Zuk, Ion, ez duzu ezer jakin nahi.
Bertsolariak: Ibai Esoain, Ion Ansa
Saioa: 2007-10-06 Errenteria Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Parrandan ligoteoan

Parrandan zabiltzate biok. Gau guztian makina bat pertsona hurbildu zaizkizue zuekin ligatu asmotan. Zu, Arkaitz, dagoeneko nazkatu zara, baina Jokinek parrandan jarraitu nahi du.
Bertsolariak: Arkaitz Zelaia, Jokin Uranga
Saioa: 2007-10-06 Ataun Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Ezkontza antolatzen, batek bere ex guztiak sartu ditu zerrendan

Ezkontzera zoazte, eta gonbidatu-zerrenda egiten ari zarete. Zu, Nerea, ohartu zara Iñakik aurretik izan dituen bikotekide guztien izenak idatzi dituela zerrendan.
Bertsolariak: Iñaki Zelaia, Nerea Elustondo
Saioa: 2007-09-30 Hondarribia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aparkatzen alboko kotxea jo duzue, oharra utzi ala alde

Elkarrekin etorri zarete autoan, eta aparkatzen ari zaretela, alboko kotxea jo duzue. Zuk, Josu, ospa egin nahi duzu. Hodeik ohartxo bat utzi nahi du.
Bertsolariak: Josu Oiartzabal "Xamoa", Hodei Iruretagoiena Albizu
Saioa: 2007-09-30 Hondarribia Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Pilotaria eta apustua kontra egiten ari den botileroa

Zu, Aitor, pilotaria zara. Gaur partidua jokatzen ari zarela, ohartu zara Ander zure botileroa zure aurka dirua jokatzen ari dela.
Bertsolariak: Aitor Sarriegi, Ander Lizarralde Jimeno
Saioa: 2007-09-30 Arrasate Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Goenkaleko azken muxua

Goenkaleko aktoreak zarete. Gaur da azken atala, eta zuen arteko muxu batekin bukatu behar du. Eszena behin eta berriz grabatzen ari zarete.
Bertsolariak: Joseba Barandiaran, Oskar Alberdi
Saioa: 2007-09-22 Orio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Irakasleak, lanean gogotsu bata, uztekotan bestea

Zuek bi irakasle zarete. Oihane lanean gogotsu ari da. Asier, ordea, lana uztekotan dago.
Bertsolariak: Oihane Perea, Asier Otamendi
Saioa: 2007-04-21 Gasteiz Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Kartzelatik irtetear, bat pozik, bestea beldur

Hainbat urte kartzelan preso eman eta gero, bihar kalera aterako zarete. Miren oso pozik dago, Etxahunek, ordea, beldurra dio irteteari. Azken gaua duzue ziegan.
Bertsolariak: Etxahun Lekue, Miren Ibarluzea
Saioa: 2006-12-03 Durango Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun