Lanak filtratu:
Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
Kartzela bateko hormaren bi aldeak zarete. Zu, Maialen, barrura begira dagoena. Zu, Sustrai, kanpora begira dagoena.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Maialen Lujanbio
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Lankideak zarete. Larunbat gauean taberna batean egin zenuten topo. Hizketan hasi eta ohean bukatu zenuten. Astelehena iritsi da eta kafe makinaren aurrean zaudete.
Bertsolariak:
Aitor Mendiluze,
Andoni Egaña
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30
Bikote gaztea zarete. Zuen etxe berriaren hipoteka sinatzen ari zarete une honetan.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Jon Maia
Saioa: 2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 11:00
Zu, Unai, magoa zara eta Ekaitz zure laguntzailea. Ikuskizunaren erdian, zuk, Unai, Ekaitz kutxa batean sartu duzu, eta zerra batekin erdibitu duzu. Kontua da orain ez duzula asmatzen bi zatiak bat egiten.
Bertsolariak:
Unai Iturriaga,
Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-12-04 Donostia Txapelketa
Zuek biok elkarrekin ligatu duzue diskoteka batean. Gaua batera pasa eta gosaldu ondoren egunkaria erostera joan zarete. Mantxi, zuk Gara erosi duzu. Ametsek, berriz, ABC.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
Saioa: 2005-11-27 Bera Txapelketa
Sustrai, zure bikote lagunak, Fredik, hiru egun daramatza erre gabe. Umore jasan ezina du eta etxean ez da giro. Edozergatik haserretzen da.
Bertsolariak:
Sustrai Colina,
Fredi Paia
Saioa: 2005-11-27 Bera Txapelketa
Gauero bezala telebista aurrean eseri zarete. Ordubete daramazue kanalak aldatu eta aldatu.
Bertsolariak:
Etxahun Lekue,
Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-11-13 Gasteiz Txapelketa
Gurasoak zarete. Zuen semearekin ez duzue sekula arazorik izan, baina azkenaldian harekiko harremana nahiko zaila da. Gaur berarengana hurbildu zaretenean "aita-ama, utzi bakean" esanez gelara ihes egin du.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Jon Maia
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Haserre aldia izan duen bikotea zarete. Arkaitz neska eta Xabi mutila. Zuk, Xabi, etxetik alde egin duzu giltzak etxean utzita. Ordu batzuk geroago atezain automatikoan txirrina jo eta jo ari zara. Halako batean erantzun du Arkaitzek.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Arkaitz Estiballes
Saioa: 2005-11-12 Markina-Xemein Txapelketa
Zuk Arkaitz, gaur zure semea Aitor, harrapatu duzu bere bikotekidea ez den beste batekin, parke galdu batean, muxuka.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Arkaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Aita-semeak zarete. Zu Arkaitz Estiballes semea eta Arkaitz Goikoetxea aita. Igande gaua da eta biak hor zabiltzate matematikako problemak edo buruketak ebatzi ezinda.
Bertsolariak:
Arkaitz Estiballes,
Arkaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-23 Arrasate Txapelketa
Zuek koadrila bereko bi lagun zarete. Zuk Amets, bikote harreman ugari izan dituzun arren, ezin duzu lehendabiziko hura ahantzi. Jokinek aldiz, berea nor izan zen ere ez du gogoan.
Bertsolariak:
Amets Arzallus,
Jokin Uranga
Saioa: 2005-10-22 Uztaritze Txapelketa
Zuk Iratxe, jende berria ezagutzen duzunean, apurka apurka azaltzen duzu zure izaera, Xabier ostera, hasieratik azaltzen da den modukoa.
Bertsolariak:
Xabi Paya,
Iratxe Ibarra
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Zuen lagun min batek urteak daramatza erabat ezinduta eta hiltzen laguntzeko eskatu dizue. Zu Miren ez zaude prest laguntzeko; Jon ostera bai.
Bertsolariak:
Miren Artetxe,
Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Aita-alabak zarete. Zu Jon aita eta Iratxe alaba. Orain arte senide zaharragoen arropak erabili izan ditu Iratxek. Gaur esan dizu ez dituela gehiago jantziko, berriak gura dituela.
Bertsolariak:
Iratxe Ibarra,
Jon Martin
Saioa: 2005-10-16 Zornotza Txapelketa
Eskola bereko bi irakasle zarete. Lana amaitutakoan kafetegian egin duzue topo. Zu, Iñaki, etsita zaude zure 15 urteko ikasleeekin. Ekaitzek pozik egiten du lan hiru urteko haurrekin.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Ekaitz Goikoetxea
Saioa: 2005-10-15 Idiazabal Txapelketa
Zuri, Igor, hamahiru urteko anaia Etxabe etorri zaizu gaur logelara. Ikastolan sexu heziketa ikastaroa izan dutela eta han emandako preserbatibo batzuk oparitu dizkizu.
Bertsolariak:
Jose Juan Zubieta "Etxabe",
Igor Muniategi
Saioa: 2005-10-09 Lekunberri Txapelketa
Zuek bi telefono mugikor zarete. Zu, Oihane, enpresa handi bateko zuzendariarena. Zu, Zigor, hamabost urteko gazte batena.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Oihane Perea
Saioa: 2005-04-09 Gasteiz Txapelketa
Bikote bat zarete. Etxeko paperak ordenatzen hasi eta gazte garaiko maitasun gutunak aurkitu dituzue.
Bertsolariak:
Julen Zelaieta,
Xabier Silveira
Saioa: 2005-03-13 Lakuntza Txapelketa
Aita-alabak zarete: Iñigo aita eta Iñaki alaba. Aita beti izan da drogen etsai amorratua. Baina orain, minbizia duzula-eta marihuana lortzeko eskatu diozu zeure alabari, kimioterapiak sortzen dizkizun atsekabeak arintzeko.
Bertsolariak:
Iñaki Gurrutxaga,
Iñigo Izagirre
Saioa: 2002-09-06 Zarautz Sariketa