Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sariketak

Lanak filtratu:

Denak (489) Bakarkakoa (110) Ofizioa (256) Taldean (1) Puntu erantzuna (53) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (21) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)

Aireportuko eskanerrean

Amets eta Beñat aireportu batean egiten duzue lan eskanerretik pasatzen den guztia ikuskatzen. Gaur ere harrituta zaudete ikusten ari zaretenarekin.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Begiraleei haurrek ospa

Maialen eta Aitor begiraleak zarete. Umeekin irteera bat egin duzue. Hamaiketakoaren ordua ailegatu denean, kafe bat hartzera joan zarete, umeak parkean utzita. Bueltatu zaretenean, parkea hutsik dago, eta umeak ez dira inondik ageri.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Furgofarran

Alaia eta Nerea bestaz besta janari azkarra saltzen duen furgoneta bat duzue. Gaur Iruñeko alde zaharrean jarri zarete. Goizeko seiak dira eta jendea hurbiltzen hasi zaizue.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Erdaraz galdetu eta euskaraz erantzun

Joanes bezeroa eta Beñat okindegiko langilea zarete. Joanes, okindegira sartu eta zuzenean erdaraz eskatu duzu. Beñat langileak euskaraz erantzun dizu.
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehen aldiz nota txarrak etxera

Sustrai gurasoa eta Amets 14 urteko semea zarete. Sustrai, gaur Ametsek hiruhileko honetan atera dituen notak erakutsi dizkizu. Orain arte ez bezala, nota txarrak atera ditu.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Herria husten, adinekoa eta gaztea

Herri txiki bateko biztanleak zarete Nerea eta Maialen. Zuk Nerea, 80 urte dituzu. Maialenek, berriz, 20. Azken hamarkadetan, poliki-poliki, herrian geroz eta biztanle gutxiago zarete.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Zabortegiak

Puntua: Guztiok sortzen dugu / zaborra tonaka Puntua: Inork ez du ondoan / zabortegirik nahi Puntua: Zuk zer egiten duzu / gauzak hobetzeko?
Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Pentsioak

Puntua: Gogor lan egin eta / miseria jaso Puntua: Hil amaiera ez da / denentzat berdina Puntua: Pentsiorik espero / al duzu gerora?
Bertsolariak: Alaia Martin
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Puntua emanda: Politikariak

Puntua: Beti ibiltzen dira / elkarri oihuka Puntua: Herriak jasotzen du / bozkatu duena Puntua: Izan nahi al zenuke / nozbait agintari?
Bertsolariak: Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Jatetxean platerei argazkia

Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zaretenean, Beñatek kargu hartu dizu postrea jaten hasi zarelako berak argazkia atera aurretik.
Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Iruñeko erraldoien barnean

Alaia eta Sustrai, Iruñeko erraldoiak dantzatzera animatu zineten, eta gaur da kalejiran aterako zareten lehenengo eguna. Alaia, elkarren aurrean dantzan ari zaretela, gero eta okertuago ikusten duzu Sustrai.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Alaia Martin
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurrak lagun min, gurasoak etsai

Aspaldiko ezagunak zarete Nerea eta Joanes. Gaztetan ez zineten batere ondo konpontzen. Orain, zuen seme-alabak ikasgela berean daude, eta oso lagunak dira. Denbora asko eman behar izaten duzue elkarrekin.
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Arotza bere hilkutxa egiten

Arotzak edo zurginak zarete. Aitor, ohartu zara Amets azken hilabeteetan ezkutuan kutxa bat egiten ari dela. Zertan dabilen galdetzea erabaki duzu, eta esan dizu bere hilkutxa egiten ari dela.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Amets Arzallus
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Nerabe apustuzaleak, ludopatiaz

Sustrai eta Beñat bi nerabe zarete, eta astean zehar apustu makinetan jokatzeko ohitura duzue. Gaur, ikastetxean, ludopatiari buruzko hitzaldi bat eman dizuete. Zu, Sustrai, identifikatuta sentitu zara; Beñat, ez.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Adinean aurrera, ekimenen antolakuntzan

55 urte dituzue. Herrian beti izan zarete oso aktiboak, eta ekimen gehienen antolakuntzan parte hartu duzue. Azkenaldian lekuz kanpo sentitzen hasiak zarete. Amets, pauso bat atzera ematea erabaki duzu. Joanesek jarraitu nahi du.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Irribarre konplizea egin diozue elkarri


Bertsolariak: Aitor Mendiluze
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Kalean, preso egon dena eta gutunak idazten zizkiona

Beñat 25 urte eman dituzu kartzelan. Azken urteotan, zu preso sartu zintuztenean jaio gabe zegoen Alaia gazteak eskutitzak idatzi dizkizu. Duela gutxi aske geratu zinen. Gaur, kalean, Alaia gerturatu zaizu esanez bera dela eskutitzak idazten zizkizuna.
Bertsolariak: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Amak banandu nahi du, baina...

Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00

Bertsoaldia ikus-entzun


Bere aurrean eutsi badiozu ere, joan denean ezin izan diozu eutsi


Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak: Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Asmatzen ez duen bidentea eta bezeroa

Zuk Haizea, lehenengo aldiz probatu nahi zenuen bidente batengana joateko esperientzia; horretarako Irati bidente ospetsuarekin hartu zenuen hitzordua. Orain dela gutxi hasi duzue sesioa, baina oraingoz ez dirudi bidentearen ospea justifikatua dagoenik.
Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak: Haizea Arana, Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun