Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Sariketak

Lanak filtratu:

Denak (489) Bakarkakoa (110) Ofizioa (256) Taldean (1) Puntu erantzuna (53) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (21) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)

Asmatzen ez duen bidentea eta bezeroa

Zuk Haizea, lehenengo aldiz probatu nahi zenuen bidente batengana joateko esperientzia; horretarako Irati bidente ospetsuarekin hartu zenuen hitzordua. Orain dela gutxi hasi duzue sesioa, baina oraingoz ez dirudi bidentearen ospea justifikatua dagoenik.
Gai jartzailea: Haritz Casabal
Bertsolariak: Haizea Arana, Irati Alcantarilla
Saioa: 2022-12-08 Errenteria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Adineko ahizpak, txakurra etxera

Maddalen eta Jone elkarrekin bizi diren adineko ahizpak zarete. Maddalen, Jonek zuenera txakur bat ekartzea proposatu dizu.
Bertsolariak: Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Aitita kartetan tranpetan bilobari

Amets biloba eta Joanes aitita zarete. Zu Amets ohartuta zaude, kartetan ari zaretenean, Joanes aititak tranpak egiten dituela, zuri irabazi ahal izateko. Orain ere hala ari da.
Bertsolariak: Amets Arzallus, Joanes Illarregi
Saioa: 2022-12-03 Bilbo Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Tatuajeko izena ezabatzen, beste behin

Beñat tatuatzailea eta Sustrai bezeroa zarete. Beñat, Sustrai etorri zaizu estudiora azalean tatuatutako izena ezkutatzeko eta berria idazteko eskatuz. Hirugarren aldia da gauza bera egiten duena.
Bertsolariak: Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2022-11-26 Baiona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Psikologia ikaslea laguna aztertzen

Unai eta Julio lagunak zarete. Unai, Julio psikologia ikasten hasi da aurten. Azkenaldian uneoro ibiltzen da zure jarrera guztiak aztertzen.
Bertsolariak: Julio Soto, Unai Agirre Goia
Saioa: 2022-11-26 Baiona Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Nagusiaren ordenagailua hackeatzen

Enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Miren Artetxe
Saioa: 2022-11-19 Amurrio Txapelketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Farmazian kondoia eta biharamuneko pilula bila

Farmaziako ilaran egin duzue topo. Andoni, eskuetan kondoi kaxa bat duzu; Aner, hurrengo eguneko pilularen kaxa duzu eskuetan.
Gai jartzailea: Ibon Aristi
Bertsolariak: Aner "Euzkitze", Andoni Rekondo Izagirre
Saioa: 2022-09-02 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Familia bazkarian, dena ondo/dena gaizki

Gaur familia bazkarian egin duzue topo. Ane zuri dena ondo dagoela iruditzen zaizu: jana goxoa, giroa ona…Xabatek denerako dauka kexaren bat.
Gai jartzailea: Jokin Murua
Bertsolariak: Ane Zuazubiskar Iñarra, Xabat Illarregi
Saioa: 2022-04-23 Gabiria Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Amona hil berria agurtzeko bi modu

Oihana eta Txaber, anai-arrebak zarete, eta zuen etxe berean bizi zen amona hil berri da. Zuk, Oihana, gaurko eta biharko egunak tanatorioan igarotzeko asmoa daukazu, baita hiletara joatekoa ere. Txaberrek, berriz, nahiago du datozen egunak bakardadean igaro.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Txaber Altube, Oihana Arana
Saioa: 2022-03-25 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Moja batek bestearenganako erakarpena

Urko eta Oier, bi moja zarete. Urko, zure lana da konbentuko liburutegia kudeatzea, eta Oier egunero-egunero joaten da liburuak irakurtzera eta zuri aholkuak eskatzera. Urko, konturatu zara Oierganako erakarpena sentitzen hasi zarela.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Oier Etxeberria, Urko Arregi
Saioa: 2022-03-25 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Tabernako lan baldintzez

Julene eta Unai, tabernan lanean ari zareten bi gazte zarete. Taberna itxita, dena batzen ari zaretela, Julene, Unaik esan dizu lan baldintza hauekin ez dagoela jarritzeko prest.
Gai jartzailea: Naroa Torralba
Bertsolariak: Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
Saioa: 2022-02-11 Getxo Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Azpiko arropak bizilagunaren balkoira

Zuek bizilagunak zarete. Nereak arropak zabaltzen dituen bakoitzean zerbait erortzen zaio Jonen balkoira. Baina Nerea, sekula ez zaizu galtzerdirik erortzen. Ez eta igerilekuko txanoa edo sukaldeko trapurik ere. Kuleroak ez badira, sujetadorea, sujetadorea ez bada tanga... Gaur ere Jon, aurkitu dituzu balkoian Nerearen azpiko arropak eta haiek hartuta igo zara bere etxeko txirrina jotzera.
Gai jartzailea: Alaitz Sarasola
Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Jon Maia
Saioa: 2021-10-23 Zaldibia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lagunak hondartza nudistan

Lagunak zarete. Udaran beti plan bereziak egiten dituzue: lurralde desberdinak bisitatu, hegazkinetik salto egin… Aurten hondartza nudista batera joan zarete. Elkarri begira zaudete zein aurrena biluztuko.
Gai jartzailea: Maite Aizpurua
Bertsolariak: Sarai Robles, Txaber Altube
Saioa: 2021-09-03 Zarautz Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Katuak bikoteari itzala

Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako.
Gai jartzailea: Ainhoa Larretxea
Bertsolariak: Amaia Agirre, Onintza Enbeita
Saioa: 2021-05-08 Lesaka Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Alabaren operazio estetikoa

Bikotea zarete. Zuen 18 urteko alabak aspaldi duen konplexu bat gainditzeko asmoz, sudurra konpontzeko operazio estetiko bat egingo duela esan dizue. Xabatek babesa eman nahi dio eta Jon horren aurka dago.
Gai jartzailea: Imanol Artola "Felix"
Bertsolariak: Jon Gurrutxaga Urbieta, Xabat Illarregi
Saioa: 2020-07-17 Azpeitia Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Lehendakarigaiak bozketa aurretik eta ostean

Presidentetzarako hautagaiak zarete. Kanpainan zehar sekulakoak esan dizkiozue elkarri. Bozak zenbatu ostean, aginterako aukera bakarra elkartzea da.
Bertsolariak:
Saioa: 2019-04-27 Deba Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Erretzeko monoaz dagoena eta zigarroa ukatu dion laguna

Jokin, erretzeari laga nahian zabiltza, baina parrandan Oierri bat eskatu diozu. Ez dizu eman nahi.
Gai jartzailea: Alexander Idoeta
Bertsolariak: Oier Etxeberria, Jokin Bergara
Saioa: 2018-05-12 Ondarroa Sariketa

Bertsoaldia ikus-entzun


Medikuntza ikasleak. Eutanasiagatik inhabilitatu dute irakasle bat

Medikuntza ikasten ari zarete biok. Jakin berri duzue zuen irakasle bat medikuntzarako inhabilitatu dutela eutanasia aplikatzea leporatuta. Igor, haren aldeko sinadurak biltzea proposatu dizu Beñatek.
Bertsolariak: Igor Elortza, Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Telebistako makilatzaileak

Telebistako makilatzaileak zarete. Gaur ere lan eta lan ari zarete.
Bertsolariak: Unai Agirre Goia, Amets Arzallus
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun


Haurra eta bere lagun imajinarioa

Sei urteko umearen lagun imajinarioa zara. Gaur esan dizu dagoeneko ez duela zure beharrik.
Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio
Saioa: 2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 16:30

Bertsoaldia ikus-entzun