Lanak filtratu:
Denak (553) Bakarkakoa (129) Ofizioa (283) Taldean (2) Puntu erantzuna (68) Azken aurreko puntua (12) Azken puntua (22) Puntuka (23) Atzekoei kantari (0) Hitza emanda (14)
Bi polizia zarete, eta errepide bazterrean zaudete. Bapatean 250 kilometro orduko abiaduran kotxe bat pasa da.
Bertsolariak:
Manex Agirre,
Asier Otamendi
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek biok futbol talde bateko partaideak zarete. Beti bezala partidua ordezkoen aulkitik ari zarete ikusten.
Bertsolariak:
Iñaki Viñaspre,
Oihane Perea
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek anai-arrebak zarete eta beldurrezko pelikula bat ikusi duzue. Ohera joan eta ezin duzue lorik egin.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Andere Arriolabengoa
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek egunero elkartzen zarete kanposantuan. Zu Manex bertako arduraduna zara. Iñaki, zuk hamar urte daramatzazu hil zen senidea bisitatzera joaten.
Bertsolariak:
Iñaki Viñaspre,
Manex Agirre
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Zuek biok lantegi berean egiten duzue lan. Zigorri jubilatzeko denbora gutxi falta zaio. Asier oraintxe hasi da. Gaur jakin duzue enpresa itxi egin nahi dutela jabeek.
Bertsolariak:
Zigor Enbeita,
Asier Otamendi
Saioa: 2008-04-05 Gasteiz Txapelketa
Aitona-amonak zarete. Legarreta aitona. Terreros amona. Oraintxe etorri da amona medikuarenetik audifonoa jarrita.
Bertsolariak:
Xabier Terreros Gartzia "Terre",
Xabier Legarreta "Arano"
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa
Duela bost urte hona etortzeko hautua egin zenuten etorkinak zarete. Xabi, zuk ez zenuen garbi ikusten. Gaur, zuen seme-alabak herriko beste haurrekin jolasten ari dira, eta begira zaudete.
Bertsolariak:
Xabier Terreros Gartzia "Terre",
Jon Barberena
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa
Kamioilariak zarete. Gaur ere, igandez, etxetik urruti elkartu zarete restop batean.
Bertsolariak:
Iñigo Olaetxea,
Erika Lagoma
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa
Abeltzainak zarete. Turismoa dela-eta, kaleak garbi edukitzeko eskatu dizuete udaleko ordezkariek. Hazienda herritik pasatzea debekatu dute.
Bertsolariak:
Xabier Legarreta "Arano",
Jon Barberena
Saioa: 2008-03-15 Elizondo Txapelketa
Aspaldi elkarrekin zabiltzaten bikotea. Gillenen etxean zaudete, bero-bero jarri eta elkarri musuka eta laztanka hasi zarete. Orduan zu, Karmele, ohartu zara kamera bat dagoela martxan armairuaren gainean.
Bertsolariak:
Karmele Mitxelena,
Gillen Hiribarren
Saioa: 2008-02-23 Getxo Sariketa
Farmazialaria zara, Beñat. Guardian zaudela, Unai etorri zaizu, goizeko bostetan, kondoi eske.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa
Hamar urteko haur baten gurasoak zarete. Kontzentrazio edo elkarretaratze batera joatekotan zarete, eta zalantzan zaudete haurra eraman edo ez.
Bertsolariak:
Unai Agirre Goia,
Iker Zubeldia
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa
Afari erromantikoa egin duzue elkarrekin. Orain, bakoitza bere etxera doa, bere bikotekidearengana.
Bertsolariak:
Jon Maia,
Jon Martin
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa
Gaixotasun larri bat diagnostikatu dizute bioi. Zuk, Beñat, ez diozu inori esan nahi. Ikerrek jakinaren gainean jarri nahi ditu ingurukoak.
Bertsolariak:
Iker Zubeldia,
Beñat Gaztelumendi
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa
Unai, aita alargundu berria; Aitor, semea. Semeak, amaren gauza guztiak zaborretara botatzen ikusi du aita.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Unai Agirre Goia
Saioa: 2007-12-16 Donostia Txapelketa
Laurogeita hamar urteko bi herritar zarete. Adin bereko baten hiletan elkarren ondoan eserita zaudete.
Bertsolariak:
Joxe Munduate,
Aitor Mendiluze
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Dentistaren itxarongelan zaudete. DATORRELA HURRENGOA entzun duzue, baina ez bata, eta ez bestea, ez zarete mugitzen.
Bertsolariak:
Joxe Munduate,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Egunero bezala, kafea hartzen ari zarete tabernan. Oraintxe bidali duzue albotik diskoak saltzera etorri zaizuen senegaldarra.
Bertsolariak:
Aitor Sarriegi,
Iñaki Zelaia
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Zuek herrian antolatu duzuen antzerki-saiora, jende gutxi etorri da gaur ere. Guztira, ez zarete dozena bat lagunera iristen.
Bertsolariak:
Unai Muñoa,
Iñaki Gurrutxaga
Saioa: 2007-12-01 Ordizia Txapelketa
Bi jubilatu zarete, eta herriko plazan zaudete, parean pasatzen diren gazteen janzkerari begira.
Bertsolariak:
Arkaitz Oiartzabal "Xamoa",
Iker Zubeldia
Saioa: 2007-11-24 Oiartzun Txapelketa