Bertso eskolei zuzendutako ataria da hau, Bertsozale Elkarteak eskainia.
Saretzean eragin nahi du, bertso eskola bakoitzak egindako ekarpena guztien eskura jarrita.
Barrura begira, bertso eskola bakoitzaren asteroko talde dinamikan baliatzeko materialak eskaintzen ditu (gaitegia, errimategia, doinutegia, hasiberrientzat teknika lantzeko fitxak, bertso jarriak...); baita informazioa ere, bertso eskolentzako interesgarriak diren garaian garaiko ekimenen berri emanez.
Nork bere berri eman dezake atarian: antolatutako ekimenen albisteak bidaliz, ikasmateriala luzatuz.
Bertso eskola bakoitzak jarritako alearekin guztiok elikatuko gara, sarean.