Saioa bideoz zein audioz grabatzea merezi du, bai sare sozialetan hedatzeko, zein dokumentu gisa artxibatzeko ere, etorkizunerako.
Bertsozale Elkartean, Xenpelar Dokumentazio Zentroan, artxibatzen ditugu bertso saioen grabazioak. Euskal Herrian barna saioak grabatzeaz arduratzen diren borondatezko biltzaile sare zabala dugu! Zure herriko saioak grabatzeko prest bazaude, jarri Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin harremanetan eta, aholkularitzaz gain, grabaziorako bitarteko teknikoak utziko dizkizugu.
Antolatzaileak saioaren grabazioaz arduratzerik ez badu, zerbitzu hori eskaintzen du Lanku Kultur Zerbitzuak enpresak ere.
Dokumentazio zentroan jasotzen dugun grabazio bakoitzarekin hauxe da egiten duguna:
Informazioa eskuratzeko: Xenpelar Dokumentazio Zentroa.