Jaialdi bat egituratzeko ez dago patroi bakarra, baina komeni da zenbait ohar kontuan hartzea.
Lau bertsolariko saioak ordubete inguru izatea komeni da; sei bertsolari edo gehiagokoak, ordu eta erdi.
Bertsolariari aukera eman behar zaio publikoa agurtzeko, eta agurrean nahi duen mezua emateko; bereziki garrantzitsua da hasierako agurra, kantuan konfiantza hartzeko.
Zaindu bertsolari bakoitzari emango zaion bertsoaldi kopurua eta bertsoaldi bakoitzari buruz espero duguna. Horren arabera erabaki lan banaketa. Lan banaketa horretan, kontuan izatekoak:
Aurkezleak saioaren lidergoa hartu behar du, baina protagonistak bertsolariak dira.
Saio aurretik bertsolariei saioaren eskaleta azaltzea komeni da, bakoitzak egingo dituen ariketa bereziak azaltzeko, eta bertsolariek aurrez jakitea komeni den oharrak emateko.
Zaindu gaiak aurkezterakoan hartzen den denbora eta publikoari eta bertsolariari zuzentzeko erabiltzen den tonua. Gai guztien formulazioa aurrez idaztea gomendatzen da, oholtzan aurkezleak gaiak kontatzea hobesten bada ere.
Oholtzara eraman den saio egituraren aurrean malgu jokatu behar du aurkezleak: aurrez prestatu duen eskema uneoro egokitu beharko du, saioak eskatzen duenari erantzuteko. Hala, komeni da badaezpadako gaiak ere prestatuta izatea.
Saioa amaitutakoan, partekatu bertsolariekin zer moduz joan den saioa eta zer moduz sentitu den bakoitza, hurrengo saio baterako kontutan izateko.