Teknika lantzen hasteko ariketa errazak dituzu hemen; bat-batean jarduteko karta jolasak, pantaila jolasak, zirtoak lantzeko "Aiztondoko zirtotsa" proposamen didaktikoa eta bat-batean hasteko fitxak dira.
Haur eta gaztetxoei zuzenduta daude. Beraz, helduen taldeetan erabili behar badituzu, zure esku dago egokitzapenak egitea.
Material honek Manuel Lasarteren Qalitate Zigilua jaso du.
Heldu konplexurik gabe laguntza fitxei eta, gogoratu: Txirritak ere bi makulurekin eusten zion zutik!
Hainbat karta sorta dituzu hemen, zerrendan. Bakoitzak bat-bateko ariketa jakin bat egiteko aukera emango dizu. Karta sortak PDF-an deskargatu eta moztu zenitzake. Jolas arauak ere bertan dituzu.
Bertso jokuetan ariko gara, pantaila bidez. Hautatu zerrendan nahi duzun jolasa!
Haurrekin zirtoak lantzeko 4 saiotarako proposamen didaktikoa eta ikus-entzunezkoak biltzen ditu. Harituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneak egina da, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Proiektuak Mintzola ikerketa beka jaso zuen.
Puntuka, kopletan eta bertsotan jarduteko fitxak dituzu hemen, PDF-an.
Agur berezi mundiala eskaini zuten Beterriko I. Sariketan, bertsolari txarren plantak eginez. Belarriko pinganilotik, Ainhoa Agirreazaldegi bertsoak txibatzen saiatuko da bere taldekideei, baina Iñigo Izagirrek eta Iñaki Apalategik ez dute bat parean joko... Hara zer ondo imitatuko dituzten hasiberritako keinuak eta ezinak!
Bertsolariak: Iñaki Apalategi Astigarraga, Ainhoa Agirreazaldegi, Iñigo Izagirre