Maiatzaren 8an, Lesakan, 17:00etan Arrano tabernako terrazan ariko dira Haizea Arana, Miren Artetxe, Saioa Alkaiza, Paula Amilburu, Onintza Enbeita eta Amaia Agirre. Sarrerak agortuta daude baina bertsoa.eus atarian streaming bidez ikus daiteke.
Larunbatero 13:00etan Karmelo Plazan izango dira saioak, Santutxuko bertso-eskolak antolatuta. Sarrera dohainik da, gonbidapena aurrez hartuta.
Maiatzaren 31rako bidali behar dira hiru bertso, gai librean. Gaztetxoentzat eta helduentzat sari bereziak daude.
Arantxa Urretabizkaiak aurkeztuta, Eskoriatzako Almen ikastolako bertso-eskolan grabatutako erreportaia. Gerora ezagun egingo ziren kideak agertzen dira haur edo gaztetxo direla, Patxi Goikolea irakasleaz.
Agirretarren eta arzallustarren hitzaldi musikatua, "erdaretatik bertsotara" mahaingurua, Lazkanoren hitzaldia eta bertso jaialdia izango dira ikusgai Donostian.
1937ko apirilaren 26an bonbardatu zuten Gernika. Hara hemen Basarrik jarritako sorta, Sebastian Lizasok abestu eta Joseba Tapiak musikatua, "Agur itxorta maite" diskoan.
Oihana Iguaranek iraganeko emakume bertsolarien memoria berreskuratzeari buruz idatzia.
Bertsolari Aldizkarian bertso-eskolako irakasle gisa klaseak ematerakoan izandako bizipenak eta gogoetak idazten ditu Estitxu Arozenak.