Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Koldo Mitxelena saria eskuratu du Miren Artetxeren tesiak

Guztira 74 tesi aurkeztu dira Euskarazko Tesien VII. Koldo Mitxelena Sarietara. Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak antolatzen dituzte. Gizarte eta Lege Zientzien arlokoa eskuratu du Miren Artetxek, "Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak" tesiari esker.

Albistearen argazkia
Zapirain Anaiak saria Ekaitz Goikoetxeak irabazi du

Aner Peritzen sortak jaso du bigarren saria.

Albistearen argazkia
Bizkaiko bertsolari gazteek "Plazara!" ekimenean izena eman dezakete

Eskualdez eskualde ibiliko da zirkuitua eta hilabete bakoitzean eskualde baten ardura izango da saioa etxean hartu eta antolatzea. Hau da, parte hartzaileak izango dira antolatzaileak. Izen-ematea webgune bidez egin daiteke, urtarrilaren 15era arte.

Albistearen argazkia
Makarrizketak- Amets Arzallus, bertso sortez

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta laugarren atala Amets Arzallusen eskutik datorkigu: “bertsogintza ia erabat bat-bateko jardun gisa ulertzen den garai hauetan, bertso jarriek zer leku duten galde liteke. Zer leku duten baino gehiago, zer funtzio betetzen duten, eta funtzio horren araberako lekurik ba ote duten”.

Albistearen argazkia
Ahots Baten abenduaren 28an eta 29an, Azpeitiko Dinamoan

Bi egunotan 20 gazte sortzailek gozatuko dute antzerkiaz, bertsolaritzaz, kantagintzaz eta literaturaz, artista gonbidatuen eskutik.

Albistearen argazkia
Amaia Iturriotzek irabazi du Pello Errota Sariketa

Abenduaren 27an jokatu da sariketa, Asteasuko pilotalekuan. Bertso onenaren saria Iñigo Izagirrek eskuratu du, puntua jarrita emandako erantzunaz.

Albistearen argazkia
Xabat Illarregi txapeldun Izeta Sariketan

Abenduaren 27an Iruritan jokatu zen sariketa. Bertso onenaren saria Irati Majuelorentzat izan da.

Albistearen argazkia
Makarrizketak- Oihana Bartra: BertsGol

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta hirugarren atala Oihana Bartraren eskutik datorkigu. Gauza totxoez hitz egitera dator santutxuarra: FUTBOLA eta BERTSOLARITZA.