Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
"Hustuari hitzak" bertso performanzea gaur, Guggenheim museotik

Arratsaldeko 18:00etan hasiko da eta streaming bidez jarraitu daiteke. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolariek José Manuel Ballester artistaren Guernica obra izango dute abiapuntu.

Albistearen argazkia
Zarauzko Ez Kopla txapelketako saioa entzungai sarean

Abenduaren 18an Putzuzulo Gaztetxean egin zen Ez Kopla Txapelketa, bost zarauztarrekin, saio musikatua osatuz eta txapeldunik gabe. Saioa entzungai dago Arraio Irratian.

Albistearen argazkia
Ostiralean Zarauzko Ez-Kopla Txapelketa

"Ez ohiko" kopla saioa antolatu dute aurten Zarauzko Koplazale Elkarteak eta Motxian Bertso Eskolak. Bost zarauztar ariko dira kantuan, baina ez da lehiarik izango. Sarrerak ostegunean 19:00etan jarriko dituzte salgai, Putzuzulo gaztetxean.

Albistearen argazkia
Ostiralean Atopia BertsoRol saioa, Feministaldian

Abenduaren 18an izango da, 19:30etan, Tabakaleran. Bertsotan Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola eta Jone Uria ariko dira, Oihana Calparsorok gidatuta.

Albistearen argazkia
Fredi Paia: Egoa ebaki banio

Bertsolari aldizkariaren podcasta da Makarrizketak, eta bigarren atala Fredi Paiaren eskutik datorkigu. Gai mamitsua jorratu du Fredik bere bertsolari ikuspegitik: EGOA. Zer da egoa? Zer norberatasuna?

Albistearen argazkia
Abenduaren 27an egingo da Pello Errota II. Sariketaren finala

Sarrerak telefonoz eska daitezke edo inguruko ostatuetan erosiz.

Albistearen argazkia
Mikel Artola: "Bertso berriak erantzuteko jarriak"

2020ko Euskaraldiaren amaierari lotuta Galtzaundi Euskara Taldeak egokitutako kantua.

Albistearen argazkia
Ekitaldi ugari Hernaniko Bertso Latan, Gabonetan

Bertso trama, kontzertua, mahai ingurua, haurren saioa eta jaialdia izango dira. Sarrerak ekitaldia baino astebete lehenago erosi daitezke, Biteri Kultur Etxean edo mezua idatziz hernanikobertsoeskola@gmail.com helbidera.