Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Andu Lertxundi: "Ahozkoaren eta idatziaren arteko zabuan"

"Nago bertso-eskoletan ez ote duten hitzaren arte gehiago irakasten ikastetxe askotan baino: hitzarekin jolasten, konparaketak egiten, metaforak asmatzen, errimak osatzen, hizkien ozentasuna bilatzen, hitzaren plazera dastatzen, hizkuntzaren poza bizitzen… Hots: hitzaren artea gozatzen".

Albistearen argazkia
Igandean da ALBE Gala eta Urrezko Ahobia Juan Mari Areitiok jasoko du

ALBEk 40. urteurrena ospatu du 2020an eta, urtea borobiltzeko, Gala egingo dute igandean, 11:00etan hasita. Sarrerak aurrez hartu behar dira.

Albistearen argazkia
Mintzola Mintegian aurkeztutako gaiak hemen ikusgai

Abian dauden ikerketak aurkeztu zituzten, hitzaldi laburren bidez, hainbat ikerlarik: bertso-eskoletan kantaera lantzeko proposamena, zaintzaren ekonomia eta kultur sorkuntza, bertsolaritzaren erresistentzia funtzioa... Mintegiak emandakoa ikusgai dugu, hemen.

Albistearen argazkia
Oparitu bertsolaritza!

Berezia izango 55. edizioa. Zuzeneko kontzertuak eskainiko dira Euskal Herriko zortzi herritan, eta ekoizpenak erosteko online denda sortu da www.durangokoazoka.eus atarian. Bertsolaritzari dagozkionak ikusgai hemen!

Albistearen argazkia
Txekia eta Pragako ikasleei bertsolaritzaz hitzaldia eskainiko die Oihana Iguaranek gaur, 14:00etan

Ingeleraz izango da eta ZOOM aplikazioaren bidez jarrai daiteke, dohan. Hemendik sar gaitezke!

Albistearen argazkia
Ahostegunak ekimena bukatu berri... Ikus dezagun iruditan!

Antzerkia, bertsolaritza, kantagintza eta literatura eta kontalaritza gazte sortzaileen gozagarri izan dira Ahostegunetan. Unibertsitateko ikasleek parte hartu dute, euskal sortzaile ezagunekin batera. Bigarren edizio honek eman duena ikus genezake, bideo muntaia honetan!

Albistearen argazkia
Busturialdeko taldeak irabazi du BBK Sariketa

Abenduaren 2an jokatu da Bertsolari Gazteen XXVIII. BBK sariketaren finala; Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai eskualdeetako bertsolariek kantatu dute BBK Salan.

Albistearen argazkia
Abenduaren 2an jokatuko da BBK finala

Bilbon izango da, BBK Salan, 18:00etatik aurrera. Finalera iritsi diren taldeak Busturialdea, Durangaldea, Hego Uribe eta Lea-Artibai dira. Sarrerak webgune bidez eskura daitezke.