Abenduaren 9ra arte eman ahal izango dute izena 15 eta 22 urte bitarteko sortzaileek. Azpeitiko Dinamoa sormen gunean izango da eta formatu berriaz dator.
Bertso-eskolen laguntza behar dugu Bertsozale Elkartean, egoera zail honetan bertso saioen antolaketa errazteko zer egin genezakeen jakiteko. Bertso-eskoletan izan duzuen esperientziatik zuen ekarpenak jasotzeko, galdetegi labur hau sortu dugu; erantzuteko 2 minutu soilik beharko dituzu. Ostiralerako jaso behar ditugu erantzunak. Laguntzerik bai?
Haurrek bat-batean egiteko karta jolasak sortu ditu Bertsozale Elkarteko irakasle lantaldeak. Bertso-eskola bakoitzari bilduma bana emango zaio opari. Ale gehiago nahi dituenak kostu prezioan eros ditzake (32€tan 6 barajak). Gainera, bertso-eskolei Orainmenean liburuxka ilustratua %50eko beherapenaz eskainiko zaie (6€). Eskaera azaroaren 25erako egin behar da.
Euskaraldia zer den ezagutu eta euskararen inguruko bertso lanketak egiteko, eduki bilduma.
Iaz "Lau teilatu" kantuaren bertsioak bildu ziren. Aurten, Bob Marleyren "No woman, no cry" doinuan koplak jasoko ditu eitb.eus atariak. Kanpainan jasotako dirua Covid-19aren ikerkuntzara bideratuko da.
Patxi Bisquert aktorea da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta bi urte barru zine aretoetan estreinatzeko moduan izatea espero du. 'Ombuaren itzala' izango da filmaren izenburua eta herritarren auzolana edo laguntza eskatu du, ekimena aurrera atera ahal izateko.
"Hiru pena mota" sorta izan da saritua. Erika Lagomaren eta Eneko Fernandezen sortek bigarren eta hirugarren saria jaso dute.
Bertsozale Elkarteko Idoia Trenor eta Jon Agirresarobe koordinatzaileei egindako elkarrizketa, Argia astekarian.