Fitxak inprimatu eta dominoan jolastuko dugu, errimatzen duten hitzekin. Ea hitzen katea osatzen dugun! Puntuka ala kopletan ere egin genezake, fitxak jarri ahala... Jolastu nahi?
Elkarbizitza, emozioak, estresa, norbere buruarekin egon beharra... ertz asko ditu bizi izaten ari garen egoerak, eta horietako batzuei heldu die Alaia Martinek honako bertso hauetan.
Ekainaren 14ra arte dago sortak aurkezteko aukera. Gutxienez 8 bertso jarri behar dira, norberak hautatutako gaiaz. Oinarriak hemen ikusgai.
Baleike hedabideak bideo elkarrizketa egin dio Jon Maiari, "Ixolamendu bertsoak" ekimena abian jarri zuenetik izan dituen bizipenen inguruan. Dagoeneko 180 pertsonatik gora dira, eskaria luzatuta, Jonen bertsoa jaso dutenak.
Zenbait bertsolari, gai-jartzaile eta antolatzaileren iritziak jaso ditu Bertsoa.eus atariak. Sorkuntza, alderdi laborala eta etorkizuna izan dituzte hizpide Amaia Agirre, Ane Labaka, Maite Berriozabal, Miren Amuriza, Uxue Alberdi eta Marta Agirrezabalak, 20 minutuko audio erreportaian.
1918ko apirilaren 2an Hernanin gertatutako baztangaren matxinada kontatzen du sorta honek. Garaipena ospatzeko, ekainaren 1ean herri bazkaria egin zen Tilosetan eta Joxepa Zubeldiak, mahai gainera igota, sorta honetako 24 bertsoak kantatu zituen herritarren aurrean.
Egunotan kulturgileek bizi izan dituzten egoeren inguruko hausnarketak bertsotan.
Felix Zubia: “Bertso sorta hau koronabirusaren aurka gabiltzan guztioi eskainia dago. Hemendik ez denbora askora, “egingo dugu” ere izango delako, nork bere erara. Besarkada handi bat”.