Balkotik eta pijaman, aurreko leihoan, eraikinean eta plazan ikusten duenari bertsoak jarri dizkio Ane Labakak.
Berria Aretoan Jone Uriak, bertsotan, formula matematikoekin koronabirusaren hedapen esponentziala azaldu du.
Apirilean sei bertso saio eskainiko dira, zuzenean, sarean. Saioen informazioa eta zuzenean ikusteko esteka instagram bidez zabaltzen da. Orain arte egindako saioak Youtuben daude ikusgai.
Durangaldeko bertso-eskolak antolatu du eta lanak apirilaren 18rako bidali behar dira, mp3 formatuan. Lanek gehienez 6 minutuko iraupena izan beharko dute.
1918ko apirilaren 2an Hernanin baztangaren matxinada gertatu zen. Herritarrak (asko emakumeak) kalera irten ziren, barrikadak jartzera, Gobernadore Zibilak bailarako gaixo gehiago ez zitzan Hernanira ekarri, herrian izurria zabaltzeko beldurrez. Joxepa ere tartean zen, eta garaipena ospatzeko egin zen herri bazkarian abestu zuen bere bertso sorta, mahai gainera igota.
Oikiako (Gipuzkoa) baserri batean sortua, 87 urteko emakume honek hainbat sari eskuratu ditu bertso jarriekin. Basarrik emakumeen aurka jarritako sortari bertsotan erantzutera ere ausartu zen.
91 urterekin joan da ehunka bertso idatzien egilea, 2017an Julio Sotori txapela jantzi zion Aizaroztarra. Igande eguerdian eman du azken arnasa, justu Hitzetik Hortzera saioa bere ibilbideari omenaldia egitera zihoan une berean. Luziaren elkarrizketa hau izan dadila gure agurrik beroena.
Beñat Gaztelumendik etxetik abestutako sorta.