Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Hitzetik Hortzeraren atal berezia, hemen ikusgai

Sei kapitulu laburretan, iraganeko emakume bertsolarien berri ezagutuko dugu, Bizenta Mogelengandik hasi eta Inaxi Etxaberenganaino.

Albistearen argazkia
Etxeko txikiak jar ditzagun bertsotan!

Haurrei zuzendutako atari honetan adinarentzat egokiak diren plazako bertsoaldiak ikusi, bertso sortak abestu, pantailaz bertso jolasak egin zein bertsotan ikasteko fitxak ditugu eskura. Sartu eta goza dezagun!

Albistearen argazkia
Bertso berriak COVID-19ari jarriak

Maddi Ane Txoperenak gitarra lagun osatutako sorta, bizitzen ari garen egoerari. Bertso jarriek gizarteko gaien kronika egiteko zuten funtzio zaharrak zentzu osoa hartu du 2020an.

Albistearen argazkia
Bertso-eskolak eta hizkuntza identitateak ikertu ditu Miren Artetxek bere doktoretza tesian

"Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako gazteen hizkuntza ibilbideak: gazte identitateak, hizkuntza mudantzak eta legitimizazio prozesuak" izeneko lanarekin doktoretza eskuratu du Miren Artetxek. Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako behaketa lanarekin osatu du gazteen hizkuntza ibilbideei buruzko bere ikerlana.

Albistearen argazkia
Sagardotegian, sukaldean zein soroan

Bertsoa plazan soilik ez, eguneroko bizitzako espazioetan topa zitekeenaren seinale dira Joxepa Inaxi Elizegi eta Plazida Otaño bertsolarien bat-bateko perla hauek, albotik ekindako ziriei errespuestan, umorez. Tartean, Txirritari emandako erantzuna ere bai. Hitzetik Hortzeraren atal berezian ikusgai.

Albistearen argazkia
Bertso Udalekuetan izena emateko bigarren epealdia zabalik

Martxoaren 30era arte dugu aukera izena emateko. Lekuak daude Zugarramurdi, Uitzi, Orio eta Sopelako egonaldietan.

Albistearen argazkia
Bertso eskolak, gozamenaren elkargune

Berria-k mugimenduaren egoerari buruzko erreportaia osatu du, Oihana Iguaranek datuak eskainiz, Haritz Mujikak Bidaniako haurren taldea ezagutaraziz eta Iñaki Viñasprerekin Gasteizko helduen taldean barneratuz.

Albistearen argazkia
Bizkaiko Txapelketan ariko diren bertsolarientzat

Igor Elortza eta Unai Iturriaga bertsolarien eskutik, formazio saio laburra antolatu du Bizkaiko Bertsozale Elkarteak. Saioa martxoaren 24an izango da, Durangon. Helburua, bertsolariei Txapelketa prestatzen laguntzeko tresnak ematea.