Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Gipuzkoako gazteentzat izen-ematea zabalik

Apirilaren 3tik 4ra Lasturren izango da Gipuzkoako bertso-eskoletako gazteen egonaldia. Izena emateko epea martxoaren 18ra arte dago zabalik. Eskolarteko finala ere bertantxe ospatuko dute, bertso afari formatuan.

Albistearen argazkia
Lore Jokoetako emakume irabazleak

XIX. mendean Lapurdiko 3 emakume bertsolarik plazaz plaza jarduten zuten: Maria Luixa Erdozio, Mariana Hargain eta Aña Etxegarai ziren, "Lore Jokoak" sariketak behin baino gehiagotan irabaziak. Ezagutu ditzagun Hitzetik Hortzeraren atal bereziaren eskutik.

Albistearen argazkia
Bertso barnetegiak Araban Pazko asterako

Apirilak 15, 16 eta 17an bi bertso barnetegi antolatu ditu Arabako Bertsozale Elkarteak Gorbeialdea eta Aiaraldeko haurrentzat. Izen ematea martxoaren 13rako egin behar da.

Albistearen argazkia
Bertso-eskolei buruzko erreportaia eta Xabier Amurizari elkarrizketa, Gaur8-n

1980an Amurizak Euskal Herriko txapela jantzi berritan, herriz herri zabaldu zuen mezua, bertsolaria egin egiten zela. Bertso-eskola irekiak eskaintzen hasi zen, jende asko bilduz. Garai hari buruzko elkarrizketa egin dio Gaur8-k, egungo bertso-eskolen datuak ere ezagutzera emanez.

Albistearen argazkia
Bizkaiko bertsolarientzat izen-ematea zabalik "Plazara!" ekimenean

Bertso zirkuituan aritu nahi duenak izena eman behar du otsailaren 26rako. Hilero eskualde bat arduratuko da saioa antolatzeaz.

Albistearen argazkia
Bertsoa Bizi Gazte bideoklip lehiaketa martxan

Arabako 14-18 urte bitarteko gazteek, taldeka, bizpahiru minutuko bideoklipa bidali beharko dute, maiatzaren 15a baino lehen. Finaleko festa Legution izango da, maiatzaren 23an.

Albistearen argazkia
Bizenta Mogel (1782-1854) - "Bizkaiko nekezaliei II"

Hitzetik Hortzera saioak zazpi ataletan historiako emakume bertsolarien sortak ekarriko dizkigu, musikatuta. Hona hemen lehen alea, Bizenta Mogelek jarria!

Albistearen argazkia
'Erradikalak ginen' - bigarren asaltoa

Formula bera eta gai berriak, feminismotik eta umorez