Bertso-eskoletako 18 urtera arteko gazteak bat-bateko saioak eskaintzen ari dira ikastetxeetan.
Buruz burukoa Irati Alcantarillarekin jokatu zuen. ALBE-ren 40. urteurrena ospatzen ari dira.
Otsailaren 28an hasiko dira kanporaketak. Udaberrian herrialdeetako finalak jokatu ostean, ekainaren 13an izango da Euskal Herriko festa.
Otaño ikerketa beka atera dute Kilometroak egitasmoak eta Mintzolak. Aiztondo bailarako emakume bertsolarien ikerketak lehenetsiko dira. Proiektuak aurkezteko epea apirilaren 2ra artekoa da.
Lierni Rekondo (Lasarte-Oria), Martin Abarrategi (Aramaio), Ekhiñe Zapiain (Bera), Irati Alcantarilla (Urruña), Maddalen Ruesgas (Berango) eta Aritz Landeta (Getxo) ariko dira bertsotan. Afaritarako lekua aurrez hartu behar da.
Datu bilketa egin du Bertsozale Elkarteak, bertso-eskoletako arduradunek emandako informazioari esker. Hara zenbakiek zer dioten 2019-2020 ikasturteaz.
Otsailaren 24ra arte eman genezake izena begirale, zuzendari ala sukaldari lanetan ari nahi dugunok; baita begirale praktikak egin nahi baditugu ere. Haurren izen-ematea martxoaren 2tik 16ra bitartean zabalduko da.
Hitzetik Hortzera saioan Errenteriako bertsolaria izan da aztergai, Elixabete Perez Gaztelu ikerlariari egindako elkarrizketan (hemen ikusgai). ETB-ko telebista programak historiako emakume bertsolarien berri ekarriko du, udaberrian.