Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
'Erik eta Win' estreinatuko da otsailaren 7an Donostian

'Ez gara Palestinaz ari' izan zen lehena eta 'Erik eta Win' etorri da orain. Buhameak taldeak, Unai Muñoak eta Ander Lizarraldek gidatuta, bere lan berria aurkeztu du. Kantua, poesia, bertsoa, antzerkia eta musika uztartuko dituzte.

Albistearen argazkia
'14 heriotzena' sorta podcast bihurtu du Zuzeu-k

Zuzeu agerkari digitalak 'Euskal Gaizkileak' podcast seriea ekoitzi du, BIEUSErekin elkarlanean. Bertso jarrien edo kantuen bidez iritsi zaizkigun hilketak narrazio bihurtu dituzte, aktoreen ahotsez. Zortzi ataletako bat da "14 heriotzena" sorta beltzari eskainia. Hemen entzungai!

Albistearen argazkia
13 talde eta 100 partaide Nafarroako Bardoetan

Urtarrilaren 31an hasiko da taldekako txapelketa honen V. edizioa. Finala martxoaren 28an izango da, Lizarran.

Albistearen argazkia
Ahots Baten sormen egonaldiko saioa ikusgai

Literatura, kantagintza, antzerkia eta bertsoa lantzeko Gabonetako egonaldi honek V. edizioa bete du eta Azkoitiko Abaraxka aterpetxean egin da oraingoan, abenduaren 26tik 30era. Amets Arzallus eta Onintza Enbeitak bertako gazteekin eskainitako saioa ikusgai dago bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Bizkaiko neguko barnetegirako izen ematea zabalik

Urtarrilaren 28ra arte eman dezakete izena 12-18 urte bitarteko Bizkaiko bertsolari gazteek, bertso barnetegirako. Egonaldia Gautegiz-Arteagan izango da, otsailaren 14tik 16ra.

Albistearen argazkia
Gazteak, bertsoa eta transmisioaz Iruñean

Nafarroan euskal kulturak dituen erronkez mintzatzeko jardunaldia izango da Kondestable aretoan, urtarrilaren 24an. Bertan Miren Artetxek hitzaldia eskainiko du gazteak, bertsoa, transmisioa eta nortasuna gaitzat hartuta.

Albistearen argazkia
Arabako Kuadrilla Artekoa martxan

Bat-batekoan 12 talde lehiatuko dira, 280 partaide lanean jarriz; horietatik 63 kide ariko dira bertsotan. Idatzizkoan 16 taldek hartuko dute parte.

Albistearen argazkia
Ahalduntze Bertso-eskola, barrutik

Hitzetik Hortzera saioak Ahalduntze Bertso-eskolari buruzko erreportaia eman du. Barrutik ezagutu nahi?