Urtarrilaren 12an Donostiako DOKA Kafe Antzokian jokatu da VIII. edizioa. Bertsotan Iker Ormazabal “Tturko” (Hernani), Aissa Intxausti (Lekeitio), Xabat Illarregi (Leitza), Maddi Aiestaran (Beasain), Oihana Arana (Eskoriatza) eta Txaber Altube (Abadiño) aritu ziren.
Urtero legez, ALBEko gaztetxoak Elgoibarko Aubixa baserrira joan ziren urtarrilaren 2tik 4ra. Jon Maia eta Paule Loizaga ere bertaratu ziren, gazteekin bertsotan egitera. Egonaldiko bideoa ikusgai dago.
Urtarrilaren 18an Aramaion izango da Bertso Eguna. Bost bertso bazkari izango dira.
"Guztia ahantzi baino lehen" sortak jaso du helduen mailako lehen saria. Jon Gurrutxaga eta Xabi Payaren lanak ere sarituak izan dira. Gabonetako ALBE Galan egin da sari banaketa ekitaldia.
Arraio Irratiak sarean entzungai jarri du saio osoa. Maialen Lujanbiok irabazi du XIII. edizioa, Unai Mendizabalekin buruz buru aritu ostean.
Gasteizko Udalak eskeinitako "Gasteiz Gaztea" saria jaso du Arabako Bertsozale Elkarteak.
14-18 urte bitarteko gazteek eman dezakete izena, urtarrilaren 20ra arte. Kanporaketak otsailean hasiko dira.
Berria FMk bertsolaritza eta feminismoari buruzko poscasta sareratu du. Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariari egindako elkarrizketa jasotzen du, "Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" liburuaz. Gipuzkoako Txapelketa finalean Martin, Iguaran, Labaka eta Elustondorekin egindako solasaldia ere badakar.