Kantu inprobisatuak elkartu zituen, abenduaren 6an, Murgiako Gaztetxean Kataluniako Manlleu glosa taldea, Gasteizko Sumendiola bete poto Bertso Eskola eta beste bertsolari arabar batzuk.
Azkoitiko Abaraxka aterpetxean elkartuko dira abenduaren 26tik 30era bertsoaz, antzerkiaz, kantuaz eta literaturaz gozatu nahi duten gazteak. Gonbidatu bereziak Harkaitz Cano, Ainara Gurrutxaga, Iban Urizar, Amets Arzallus eta Onintza Enbeita izango dira.
Abenduaren 26an eta 27an egingo dira bi txanda, LHko eta DBHko 90 haur eta gazterekin.
Bertso saioa, Balendin Enbeita bertsopaper lehiaketaren sari-banaketa, koktela eta erromeriaz ospatuko dute urteroko Gala, Igeretxe Hotelean.
Deustuko Elorri bertso eskolak antolatuta, hilean behin bertso-eskola batek hartzen du parte "Aferak" izeneko bertso dinamikan. Abenduko ekitaldian ALBEko hiru bertsolari ariko dira saioan.
XIII. edizioa du Putzuzulo gaztetxea aparretan jartzen duen txapelketa sonatuak.
22:30etan hasiko da, Kartzela Zaharran. Bergarako Kopla Barik Bertso-eskola da antolatzailea.
Musas e Terras topaketan dira Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal, abenduaren 18ra arte. Argentina, Uruguay, Korsika eta Sardiniako inprobisatzaileekin ariko dira.