Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
BeƱat Gaztelumendi Gipuzkoako txapeldun

Agin Laburuk eta biek jokatu zuten buruz burukoa. Xabier Gaztelumendik jantzi zion txapela. Finaleko bertsoak ikusgai daude bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Gabonetan Hernaniko Bertso Lata

Iraulio Panttalone bertso-eskolak urtea bukatzeko egin ohi duenez, kale-bazterrak astinduko ditu bertso ekitaldiekin.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako zortzi finalistak Illunbera begira

Larunbateko finalari begira bertsolariek dituzten sentipenak azaldu dituzte prentsaurrekoan. Ikusgai daude bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Kartzela serie digitala ikusgai

BEC-en harrapatuta gelditu diren sei lagun: horixe abiapuntua. Hiru Damatxo ekoiztetxeak sortu du EITBrekin elkarlanean, "Arnasa gara" kanpainaren barruan (euskararen arnasguneei aitortza egin asmoz). Abenduaren 9tik 15era jarriko dira ikusgai zazpi kapituluak.

Albistearen argazkia
Arabako gazteek Otazan dute aukera Gabonetan

Urtarrilaren 2tik 4ra Otazan elkartuko dira Arabako 14-18 urte bitarteko gazteak. Izen ematea abenduaren 20ra arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
Hendaiako gaztetxea beteta Haizea Dator ekimenaren saioan

60 entzuletik gora elkartu ziren, Gaztetxea betez, abenduaren 6an. Kantuan lizeoko bertsolari gazteak: Josu Txoperena, Daia Harlouchet, Unai Harlouchet eta Asier Arbelaitz. Eta oholtzan eurei laguntzen Aitor Servier eta Miren Artetxe bertsolariak.

Albistearen argazkia
Abenduaren 4an hitzaldi sorta Mintzolan

Ahozko sorkuntzei buruzko ikerketak sustatzen ditu Mintzolak, eta abenduaren 4an sei ikertzaileren lanak ezagutu eta bi argitalpenen aurkezpena ikusteko aukera izango da.

Albistearen argazkia
Zarauzko Kopla Txapelketa- sarrerak abenduaren 5ean salgai

Putzuzulo Gaztetxeko sariketa sonatuak 13. edizioa du eta abenduaren 20an jokatuko da. Sarrerak abenduaren 5ean jarriko dituzte salgai Zarauzko Musika Plazan, 18:30ean.