Baztangaz kutsatuta hil ziren Errenteriako bi bertsolariak, Juan Frantzisko abenduaren 8an eta Maria Luisa 17an. Elkarrekin aritzen ziren bertsotan, fabrikan, jendaurrean. Hitzetik Hortzera saioak Joxepa Antoni "Xenpelar"en "Neskazarrak" sorta ekarri du, musikatuta.
Bertsolaritza eta feminismoaz bi solasaldi izango dira. Kultur sorkuntzen dokumentazioaz mahai-ingurua antolatu du Xenpelar Dokumentazio Zentroak.
Joxerra Garziak gaiak jarri eta Andoni EgaƱa bakarrik oholtzan kantuan. Halaxe osatu zuten bertso saio antologiko hura, 1999ko Hernaniko Bertso Latan. Gaur disko-liburu formatuan goza daitekeena, Lankuk argitaratuta.
Lesakan egin da Nafarroako bertso munduko emakumeen lehen topaketa, azaroaren 17an. Adin ezberdinetako 20 kide elkartu dira; bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak zein bertso-eskoletako irakasleak.
Abenduaren 14an Donostiako Ilunben izango da finala eta, ohi bezala, bertso-eskoletako kideon laguntza ezinbestekoa zaigu antolatzeko. Jendearen sartu-irtenak zaintzeko ateetan egotea izango da egitekoa, saioa entzuteko moduan beti ere. Animatu eta eman izena!
Gasteizko Hala Bedi tabernan izan zen finala, azaroaren 21ean. Aroarekin batera aritu ziren kantuan Markel Yoller, Maddi Agirre eta Martin Abarrategi.
Martin Abarrategi, Markel Yoller, Aroa Arrizubieta eta Maddi Agirre ariko dira Halabedi tabernan, 20:00etatik aurrera.
Azaroaren 16an ospatu da Taldekako XILABA txapelketaren finala, Izturitzen. Josu Txoperena, Miren Artetxe, Maddi Ane Txoperena eta Gorka Artetxerentzat izan da txapela.