Asko dira euskara etxean jaso ez duten bertsolariak. Nola hartzen ditu bertso munduak hiztun hauek? Hitzetik Hortzera saioak Aitor Servier eta Aitor Mendiluze bertsolarien bizipenak jaso ditu; Bertsolari Aldizkariak Manu Bendala sevillarrarenak. Miren Artetxe ikerlariak gai horixe du aztergai eta Euskal Etnopoloan eskaini duen hitzaldia ikusgai dago sarean.
Azaroaren 14ra arte eman dezakete izena "Udabarria Bertsotan" sailkapen fasean aritu nahi duten bertsolariek. 2020ko maiatzean jokatu da sailkapen fasea, eta udazkenean hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa.
Miren Amuriza bertsolariaren eta Askoa Etxebarrieta flamenko dantzariaren arteko elkarrizketa artistikoa da, kopla oinarri hartuta. Proiektuak Lanku Beka jaso zuen 2018an eta azaroaren 5ean estreinatu da, Iruñeko Bertsoaroa zikloan.
"Ez otoi pentsa" eta "Hasta la 2toria" taldeek jokatuko dute finala. 12:00etan bazkaria izango da eta 16:30etan hasiko da saioa.
Abenduaren 26tik 30era izango da bertsoaz, kantuaz, literaturaz eta antzerkiaz gozatzeko egonaldia. Ainara Gurrutxaga aktorea, Iban Urizar "Amorante" kantaria, Harkaitz Cano idazlea eta Amets Arzallus eta Onintza Enbeita bertsolariak elkartuko dira taldearekin. Izen-ematea zabalik dago abenduaren 2ra arte.
Azaroaren 5etik 26ra, emanaldiz betea dator 29. edizioa. Bi lan estreinatuko dira: "Gorria" eta "Urpekakariak". Hiru bertso jaialdi, Agirre anaien bertso musikatuen emanaldia, haurrentzat bertso tailerra eta Koldo Izagirreren "Bertsoaren harria" liburuaren aurkezpena eskainiko dizkigu.
Hitzetik Hortzera saioak elkarrizketa interesgarria egin die Onintza Enbeita eta Sustrai Colina bertsolariei. Nola baldintzatu du gorputzak euren bertso jarduna? Gorputzari buruz kantatzea askatzailea ala zapaltzailea izan daiteke? Zer kantatzen dugu eta zer isildu? Gai hauek eta gehiago, elkarrizketa honetan ikusgai.
"Auskalo zeinek jarriak" emanaldia eskaintzen ari dira Agirre anaiak, eta hari horri tiraka elkarrizketa polit hau egin dio Eñauti Agirreri Jon Artano kazetariak, Amarauna irratsaioan.