Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Jardunaldi Feministetan Kopla *Txapelketa

Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministak izan dira Durangon, urriaren 31an. Euskal Herriko emakume, trans eta bolleren kopla *txapelketa jokatu da bertan.

Albistearen argazkia
28.450 ikaslerekin bertsolaritza lantzen

2019-2020 ikasturtean Bertsozale Elkarteko 50 irakasle gelaz gela ari dira zaletasuna zabaltzen. Hitzetik Hortzera programa Abanto-Zierbenako ikasgela barruan izan da... Ikusi nahi?

Albistearen argazkia
Bertso-eskolen datu bilketa abian da. Eman zure berri!

2019-2020 ikasturteko datuak jasotzen ari da Bertsozale Elkartea, ikerketarako eta barne komunikaziorako. Eman ezazu zure taldeen berri, 3 minutuan galdetegi erraz hau betez!

Albistearen argazkia
"Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen" argitaratu da

Miren Artetxe eta Ane Labaka bertsolari eta ikertzaileen koordinaziopean, UEUk liburu berria kaleratu du. Iaz Iruñean egin zen "Bertsolaritza genero-ikuspegitik" udako ikastaroa du abiapuntu, eta gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da helburua.

Albistearen argazkia
Zaldibiako III. Zapi Janztean, Andoni zapidun!

Udazkeneko III. Zapi Janztea bertso saioa jokatu zuten Zaldibian urriaren 18an, Zubi-buru elkartea entzulez beteta zela. Maialen Lujanbiok, Odei Barrosok, Jone Uriak eta Andoni Egañak kantatu zuten, afal ondoren. Entzuleek Egaña izendatu zuten saioko onentzat, eta aurreko bi urteetako irabazle Lujanbiok lotu zion buruan zapia Egañari.

Albistearen argazkia
Irati Majuelo eta Alazne Untxalo, Bertsokabin txapeldun

80 lagun ingururen aurrean jokatu da II. Bertsokabi-Eugenio Arraiza Sariketa, Iruñeko Herriko Tabernan. Oholtza gainean izan dira Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo. Azken hauek atera dira txapeldun.

Albistearen argazkia
"Argi Baltza" - Jon Lopategiri omenaldia

Urriaren 27an Gernika-Lumoko Lizeo antzokian izango da eta sarrerak agortuta daude. Xabi Payak aurkeztuta, bertsoak eta beste zenbait modalitate uztartuko dituzte saioan, gonbidatu bereziekin. Antolatzailea Lilibertso bertso-eskola da, hainbat eragilerekin elkarlanean.

Albistearen argazkia
Badator Bertsokabi sariketaren finala

Nafarroako bertsolari gazteei zuzendutako bikotekako sariketa hau iritsi da azken geltokira: urriaren 24ean Iruñean jokatuko da finala. Aitor Irastortza eta Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain eta Josu Sanjurjo eta Irati Majuelo eta Alazne Untxalo bikoteak lehiatuko dira.