Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Martin Larralderen bertso jarriak oinarri, Zuzeuk egindako podcastak

"Euskal gaizkileak" podcast seriea ari da eskaintzen Zuzeu orainkari digitala. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat ezagutaraziko digu ahots kontakizunak, eta berau gordetzen duen kantua edo bertso sorta. Martin Larralderen bizitza eta bere "Galerianoaren kantua" entzungai, kapitulu honetan.

Albistearen argazkia
Euskal Kulturaren transmisioaz jardunaldiak egin dira Azpeitian

Hezkuntza arautuan euskal kulturaren transmisioak dituen erronkez egun osoko jardunaldia egin zen urriaren 19an, 110 kiderekin. Kulturgintza eta hezkuntzako hainbat eragilek hartu zuten parte, eta Bertsozale Elkarteko esperientziaren berri eman zuen bertan Mikel Artolak. Antolatzaileak Jalgi, Azpeitiko Udala, Hik Hasi, Elkar fundazioa, Ikaselkar eta UEU izan dira.

Albistearen argazkia
Bizkaiko bertsolari gazteentzat sakontze bertso eskola

Bizkaiko bertsolari gazteek hilean behin bertso eskola osagarria jasotzeko aukera izango dute. Izen ematea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Haizea Dator ekimena abian da

Lapurdi, Baxenabarre, eta Xiberoko bertsolari gazteei plazak eskaintzeko ekimena sortu da, 8 saioko zikloaz.

Albistearen argazkia
Arabako Elkarteak koordinatzailea behar du

Urtebeteko lanaldi erdiko jarduna eskaintzen da. Curriculuma aurkezteko epea azaroaren 20ra arte dago zabalik.

Albistearen argazkia
Bortzirietako Bertso-eskolan umorea aztergai

Ane Labakak "U-morez" hitzaldia eskainiko du Lesakan, urriaren 18an, 17:30ean, Bortzirietako Bertso-eskolak antolatuta. Bertsolaritzan garatutako umorea(k) izango ditu aztergai, genero ikuspegitik.

Albistearen argazkia
Martxan da VI. Pello Mari OtaƱo bertso-paper lehiaketa

Lanak aurkezteko epea azaroaren 17ra arte dago zabalik. Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak eta Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldeak elkarlanean antolatu dute.

Albistearen argazkia
Tolosaldeko Harituzek eskualdeko haur eta gazteentzat ateak zabalik

Aurten ere, azken urteetako joerari eutsiz, 50 haur inguruk eman dute izena Tolosaldeko bertso-eskoletan eta Harituzeko kideak "pozik" daude jendearen erantzunarekin. Hala ere, jakinarazi dute oraindik izen-emate epea zabalik dagoela eta eskualdeko haur eta gazteak izena ematera gonbidatu nahi dituzte.