EHUko Donostiako campusean ostegunero saioak egingo dira antzerkiaren, bertsolaritzaren, kantagintzaren eta literaturaren inguruan, urriaren 31n hasi eta azaro osoan zehar. Izen-ematea zabalik dago 18-22 urte bitartekoentzat, urriaren 21era arte.
Atal bereziak dakartza denboraldi honetako Hitzetik Hortzera saioak, eta umorezko atala da horietako bat. Hauxe lehen programako alea.
"Euskal Gaizkileak" saioan, kantak edo bertso jarriak dituzten krimenak kontatuko dituzte, aktoreen ahotsetan. Beñat Hach Embarek zuzenduko du saioa, eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearen laguntza edukiko du. Urriaren 10ean estreinatuko da eta lehenengo ataletik musikatu egingo dituzte hainbat bertso jarri.
Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroak antolaturik, aurkikuntza zientifikoak egin dituzten ikertzaileek hartuko dute parte. Programan, hitzaldiez gain hainbat jarduera daude, tartean bertso saio bat: urriaren 2an egingo dena, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Saioa irekia eta doakoa da. Gai jartzen Felix Zubia ariko da, eta bertsotan Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Iñaki Murua.
German Ormazabal eta Xabier Lizaso piano banatan eta Andoni Egaña kontalari dela, bizitzako bidegurutzeen inguruan osatu dute emanaldia, Lankuk sustatuta.
Bosgarren ikasturtea hasiko du Ahalduntze Bertso Eskolak urrian, emakume bertsolariei zuzendutako hilean behineko bertso eskolak. Proiektuaren baitako lau kide elkarrizketatu ditu Bertsoa.eus-ek: Ixiar Eizagirre, Ainhoa Aranburu, Amaia Iturriotz eta Maider Arregi.
Bikotekako sariketan 18 bertsolari gazte ariko dira kantuan.
Uztaileko eta abuztuko txandetan osatutako irudi-muntaiak sarean daude. Oroigarri ederra, aurten elkartu diren 200 gaztetxo eta 40 hezitzaileentzat. Bertso udalekuak barrutik ezagutu nahi?