Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Urriaren 6an hasiko da Hitzetik Hortzera

30. denboraldia beteko du aurten. Umorezko atalak, pertsonaia famatuen gustuko bertsoaldiak, edota historiako emakume bertsolariei eskainitako tartea ditu berrikuntzen artean. Programa igandeetan izango da, 15:00etan, ETB1en.

Albistearen argazkia
"Errimak bi oinetan" ikuskizuna estreinatu da

Haatik konpainiak 2012. urtean egindako "Errimak oinetan" lanari jarraipena eman dio, bertso saio batean oinarritutako dantza emanaldia osatuz.

Albistearen argazkia
Kalean da Bertsolari aldizkariaren udazkeneko alea

'Bertsolamintza' jardunaldiak, Patxi eta Rufino Iraolaren gertukoen hitzak eta oholtzako esperimentazioak dakartza irakurgaien artean.

Albistearen argazkia
Tolosaldeko Harituzek gaztetxoentzat saio parte-hartzaileak eskainiko ditu

Harituz Bertsozale Taldeak 10-14 urte bitarteko gaztetxoak bertso-eskolara erakartzeko, bi bertso saio parte-hartzaile eskainiko ditu irailaren 25ean (Zizurkilen) eta 26an (Lizartzan).

Albistearen argazkia
"Ez daitezela ahaztu" proiektuak irabazi du III. Lanku Beka

Emanaldi berriak sortzeko Lankuk eskaintzen duen 3.000€ko saria Txakur Gorria Sormen Kolektiboak jaso du. Emanaldia urte bukaera baino lehen estreinatuko da, eta historiako emakume bertsolariak ezagutaraztea du helburu.

Albistearen argazkia
Bertso-paper Musikatuak, Getariako Bertso-eskolaren eskutik

Irailaren 22an, 19:00etatik aurrera, bertso jarriekin emanaldi musikatua eskainiko du Alamedatik Habanera Getariako Bertso-eskolak. Laugarren edizioa du ekimenak.

Albistearen argazkia
Hitzaren Dantza eguna antolatu du ALBEk

Bosgarren edizioa duen ekitaldi honek bertsoa, euskal kantuak eta dantza uztartzen ditu. Irailaren 22an ospatuko da Algortan, egun osoko egitarauaz. Kalejira, herri bazkaria, bazkalondoko bertso eta kantu saioak eta erromeria izango dira.

Albistearen argazkia
Agur bihotzez, Jon

Baztango Bertso-eskolako kidea ixildu zaigu.