Ahalduntze Bertso-eskolaren V. edizioan, emakume bertsolariez gain, gai-jartzaileek ere parte hartzeko aukera izango dute. Gizon bertsolariei zuzenduta Bertso-eskola Feminista abiatuko da aurten. Izen ematea irailaren 9tik 20ra bitarte dago zabalik.
Zarauzko Modelo aretoan egin da 43. Lizardi sariketako finala. Kantuan aritu dira Joanes Illarregi, Maddi Ane Txoperena, Maider Arregi, Jon Gurrutxaga, Unai Izagirre eta Aitor Bizkarra. Bertsoaldi hautatuak ikusgai hemen.
Ikasturte berriaz batera haurrak zein helduak bertso-eskolara gonbidatzeko sortutako bideoa!
Bigarren saria Aner Peritzek lortu du, eta Julen Zulaikaren sortari aipamen berezia egin diote.
www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu genezake Bertsozale Elkarteko bazkideok. Bono kopuru mugatua dago salgai. Txapelketako saio bakoitzaren sarrerak ere har daitezke atarian.
Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izango dira Gazte Sortegiak. Bertsoa, antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoak landuko dira astelehenero, ekimena egonaldi batekin borobilduz.
Bertso-eskola askotan zukua ateratzen zaion antologia etxean jaso dugu Bertsozale Elkarteko bazkideok.
Algortako Bertsolari Eskolak antolatutako bertsopaper sariketara lanak aurkezteko epea zabalik dago, irailaren 30era arte.