Lesakan izango da, urtarrilaren 25ean. Goizean bertso ibilbidea, eguerdian bertso poteoa, luntxa, arratsaldez jaialdia, sagardotegian afaria, bertso sortak eta dj-a izango dira egun osoko festan.
Buruz buru Eñaut Martikorenarekin lehiatu da.
Abenduaren 14an 6.500 ikusle elkartu ziren Donostian finalaz gozatzeko eta beste milaka lagunek etxetik jarraitu zuten saioa. Martin txapeldun, Gaztelumendi txapeldunorde, Iguaran buruz burukotik puntu erdira eta Euzkitze gazterik onena izan ziren. Bertsoaldi guztiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.
Bost herrialdetako 30 gazte elkartuko dira Lekarozko aterpetxean, harremanak egin eta artista gonbidatuekin sormenaz gozatzeko.
Legasan eta Amaiurren egingo dira egonaldiak, abenduaren 26tik 27ra. Egitarau betea eskainiko dute bertso eskoletako irakasleek.
Abenduaren 1ean bertso jaialdiarekin ospatu zen ekimena. Lehian 110 taldek parte hartu dute eta, ikusleek emandako bozkekin, Lakuabizkarra 5B taldeak irabazi du saria. Ospakizunean bertso saioa eskaini zuten Maddalen Arzallus, Oihane Perea, Peru Abarrategi eta Irati Anda bertsolariek.
Urtarrilaren 5era bitarte 7 bertso ekitaldi antolatu ditu Hernaniko Bertso Eskolak. Haurrentzat jaialdia, gaztetxeko saioa, Gabon eta Urte Zahar errondak, bertso afaria, jaialdi nagusia eta kale antzerkia izango dira.
Haurren lehen bertso eskola sortu zela mende erdi betetzen da. Horixe omendu du aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak: Arantzazu Loidi izango da txapel emailea eta Patxi Goikolea 25 urtez azpiko sariaren emailea. Hitzetik Hortzera saioak biak elkarrizketatu ditu, bertso eskolako kide izan ziren Jon Sarasua eta Jon Iñaki Izarzelaiarekin batera.