Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Finalerako oharrak

Haur txokoa izango da Illunben; izena eman beharko da. Puntu morea, sarrerak eta Ilunbera heltzeko jarraibideei buruzko oharrak aurkituko dituzu hemen.

Albistearen argazkia
Elixabet Etxandi irabazle Baxe Nafarroako Kopla Txapelketan

13 bertsolari aritu ziren kantuan Amendüze-Unaso herriko gelan, 80 lagunek mukuru bete zuten aretoan. Publikoak biziki estimatu zuen formatua.

Albistearen argazkia
BBK Sariketan Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza txapeldun

Gaztetxoetan Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxearen taldea izan zen garaile. Zornotzan jokatu zen finala lehenengoz, aretoa beteta.

Albistearen argazkia
Lilibertsoren Busturialdeko Txapelketan, Onintza garaile

Aitor Etxebarriazarragarekin aritu zen buruz burukoan. Astrako sarrera denak agortu ziren.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako finala: emakumezko bertsolariak gehiengoa lehenengoz, hiru finalista berri eta bi gazte

Abenduaren 14an, larunbatez, Donostiako Ilunbe zezen plazan oholtzan izango den argazkiaz, hemen zenbait xehetasun.

Albistearen argazkia
Nafarroako Bertso Negulekuetan izen-ematea zabalik

Abenduaren 26tik 27ra bi egonaldi egingo dira, Legasan eta Amaiurren.

Albistearen argazkia
Abenduaren 5ean BBK Sariketa finala

18 urtez beherakoetan bi talde lehiatuko dira, hirukoteka. 18 urtez gorakoetan beste bi talde, bikoteka. Sarien artean Unai Gaztelumendik bertan egindako karikaturak eta Unai Iturriagak kantaera onena duenari eginiko ilustrazioa egongo dira.

Albistearen argazkia
Aramaioko V. Kopla Txapelketan Aitor Bizkarra nagusi

Aitor Bizkarra, Igor Elortza, Ekhiñe Zapiain, Erika Lagoma, Unai Gaztelumendi, Eli Zaldua, Amaia Iturriotz eta Josu Sanjurjo aritu ziren arratsaldeko poteoan zein afalosteko saioan, musikariak lagun. Bizkarra Elortzarekin lehiatu zen buruz burukoan.