Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Benito Lertxundik kantu ibilbidea utzi du

82 urterekin erabakia hartu du Orioko abeslariak: ez du kontzertu gehiago emango. Gure memoriaren soinu bandan, kantu mitiko asko dira Benitorenak. Bertso plazetan ere, zenbat doinu entzuten ditugun bereak... Adi zerrendari!

Albistearen argazkia
«Bi bertsolarik hutsetik zerbait magikoa sortzen dutenean, nire ustez ederra da»

Aitor Sarriegi, Bertsolari Bertsozale podcasteko protagonista.

Albistearen argazkia
Bertsozale Elkarteak komunikazio eragilea behar du

Curriculuma bidaltzeko azken eguna abenduaren 5a da. Egun osoko lan kontratua eskaintzen da, Amasa-Villabonako egoitzan lan egiteko.

Albistearen argazkia
Ekain Alegre txapeldun XI. Izeta Sariketan

Beñat Astizek jaso du bertso onenaren saria. Kanporaketak arratsaldez Erratzun eta Elizondon jokatu ostean, iluntzean 50 lagun elkartu ziren finaleko bertso afarian.

Albistearen argazkia
Baxe Nafarroako kopla txapelketa azaroaren 30ean

Amendüzeko Eiheran ariko dira 13 bertsolari, arratseko 18:00etan.

Albistearen argazkia
Izeta Sariketan 12 bertsolari gazte

Azaroaren 23an jokatuko dira bi kanporaketa saioak, arratsaldeko 18:00etan, Elizondon eta Erratzun. Finala egun berean izango da, afaritan, Elizondon.

Albistearen argazkia
Gabonetan Ahots Baten sormen egonaldira animatzen?

15-22 urteko gazteentzat egonaldia dugu Lekarozko aterpetxean, abenduaren 26tik 30era. Bisitan etorriko zaizkigu Maite Larburu, Dom Campistron, Mikel Ayllon, Garazi Urkiola, Xabat Galletebeitia eta Sarai Robles. Izen-ematea azaroaren 19an zabalduko da. EHko Eskolarteko finalisten sari nagusia da egonaldia.

Albistearen argazkia
ALEA bideo-kopla lehiaketako festa abenduaren 1ean

"Zer dago ikusteko zure inguruan?" gaiari koplak bideoz bidaltzeko sariketak, abenduaren 1ean ezagutaraziko du irabazlea. Bertso saioan ariko dira Maddalen Arzallus, Peru Abarrategi, Oihane Perea eta Irati Anda.