Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Aitor Tatiegik eskuratu du Lizardi Saria

Txapelaz gain bertso onenaren saria ere irabazi zuen oñatiarrak. Andoni Errekondo, Andoni Mujika, Libe Goenaga, Iruri Altzerreka eta Araitz Katarainek eginiko saio osoa ikusgai jarri du Guka-k.

Albistearen argazkia
Hastera doa Gipuzkoako Txapelketa

Irailaren 14an Urretxuko saioan botako du etxafuegoa eta abenduaren 14an izango da azken traka. Guztira 48 bertsolari sailkatu dira lehiara.

Albistearen argazkia
Nafarroan Bardoak abiatzera doaz

Irailaren 13an hasiko da taldekako txapelketa, bi saiorekin. Finala urriaren 26an izango da, Garesen. Ekimenean 13 taldek eta ia 100 partaidek jardungo dute.

Albistearen argazkia
Ostiralean Lizardiko finalean ariko dira Rekondo, Tatiegi, Goenaga, Altzerreka, Katarain eta Mujika

Zarautzen, Modelo aretoan, 22:00etan hasiko da saioa. Sarrera doakoa da, baina gonbidapena beharko da eta 21:00etan zabalduko da takilla.

Albistearen argazkia
Formatik haragoko lanketa bertso-eskoletan

Beñat Gaztelumendik kantuan hasten garenerako hartzen ditugun erabakien inguruan hitz egin zuen Miramarko Udako Ikastaroetan. Hitzaldia ikusgai da bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Nafarroako bertso-eskoletan ateak zabalik

Irailaren 2tik 20ra dago izena emateko aukera, web galdetegi bidez. Haur zein helduentzako 32 talde eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, hainbat herri eta bailaratan. Urriaren lehenengo astean abiatuko dira eskolak.

Albistearen argazkia
Errexil sariketa jokatuko da Urruñan

Kanporaketak irailaren 20an eta 27an izango dira eta finala urriaren 4an. Herrialde ezberdinetako 12 bertsolarik hartuko dute parte.

Albistearen argazkia
Gai bati buruz kantatzeko zilegitasuna

EHU-ko Udako Ikastaroetan bertsolaritzari eskainitako hitzaldiak sareratzen ari da, astero, bertsoa.eus. Ikusgai dago Maider Arregik eginiko hausnarketa, oholtzetan ez dauden kolektiboei buruz bertsolariek kantatzen dutenaz.