Agorrilaren 11n Alozen izango da sariketa, 17:30etan. Aurrez, uztailaren 28an, Luis eta Madalena Ligetx koblakarien bizitzan oinarritu pastorala izango da Gamere-Zihigan; Beñat Larroryk idatzia da pastoral hau.
Uztailaren 8tik 14ra, Larraulgo aterpetxea AIREPORTU bihurtu dute 12-13 urteko 47 lagunek eta 10 hezitzaile-azafatok. Egonaldiko bideoa ikusgai dugu hementxe.
Aitor Bizkarrak jaso du 40. Basarri Saria, "Portuak eta Aingurak. Itsas-alegia laguntasunari" sortarekin.
Odei Barroso da "Bertsolari bertsozale" podcasteko aste honetako protagonista. Bertsoak eta rapak elkar elikatzen dutela aitortzen du baina bakoitzak bere kode propioa duela onartuta. Berak rapean ikusten du batez ere bere burua eta horren hautua egin du azken aldian.
Irailaren 12an izanen da bat-bateko bertsoak transkribatzeko ikastaroa, Iruñeko Nafarroako Bertsozale Elkartearen egoitzan, 18:00etatik 20:30era tartean. Izen-ematea zabalik dago.
26. edizioa dute Bertso Udalekuek eta uztaileko 4 txandatan 159 "begiratu" eta 34 begirale elkartuko dira.
Uztailaren 11tik 13ra bertsorik ez da faltako Zarauzko kaleetan, Motxian-Etxebeltz Bertsogunearen eskutik . Ostegunean bertso musikatuak, ostiralean bertso herri-kirolak eta desapiyua, eta larunbatean Txepelketa izango da tabernetan.
“Portuak eta aingurak: itsas-alegia laguntasunari” bertso sorta izan da saritua XL. edizioan. Sari banaketa ekitaldia Bertso Astearen baitan egingo da uztailaren 11n, bertso musikatuen saioaren ostean.