Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Nerea Ibarzabal txapeldun I. Zortziko Txiki Txapelketan

Zortziko txikiarekin gozatu eta esperimentatzeko bide berri bat zabaldu dute Amallon, Zortziko Txiki Txapelketarekin. Ibarzabalek jantzi du lehen edizioko txapela.

Albistearen argazkia
Udako Ikastaroak mamitsu

Bertsozale Elkarteak EHUko Udako Ikastaroetan eskaini du ‘Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?’ formazioa eta 50 lagun elkartu dira.

Albistearen argazkia
EHUko Udako Ikastaroan bertsogintzaz, uztailaren 4ean eta 5ean, Donostian

"Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?" ikastaroa Miramar Jauregian izango da. Hainbat hitzaldi eta mahai inguru bat eskainiko ditu.

Albistearen argazkia
Berritxu Saria Haira Aizpuruarentzat

Bigarren Unax Aizpuruak egin zuen eta zortzikotea osatu zuten Kelmene Abaitua, June Aiestaran, Hodei Amabizka, Naroa Jaio, Enara Gallastegi eta Ekhi Zuluagak.

Albistearen argazkia
Eli Pagolak irabazi du Argi Baltza

Hernaniarrak Asier Galarzarekin jokatu zuen buruz burukoa.

Albistearen argazkia
Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa

Hamaika bertsolari aritu dira kantuan, lurraldeetako ordezkari; Baxenafarroako Nahia Etcheverry izan da txapeldunorde. Arantzako frontoian 250 zale elkartu dira.

Albistearen argazkia
Basarri Sarira lanak aurkezteko epea ekainaren 21ean itxiko da

40. edizioa du Zarauzko sariketa ezagunak eta 1.800€koa da saria.

Albistearen argazkia
Larunbatean da EHko Eskolarteko finala, Arantzan

Saioa 17:00etan hasiko da, Arantzako pilotalekuan. Kantuan 11 bertsolari gazte ariko dira: Gipuzkoatik June Aiestaran eta Joanes Azpillaga, Nafarroatik Kattin Madariaga eta Kattalin Lizarraga, Arabatik Hegoi Amabizka eta Iraide Onaindia, Bizkaitik Kelmene Abaitua eta Ekhi Zuluaga, Lapurditik Haira Aizpurua eta Unax Aizpurua eta Baxenabarretik Nahia Etcheverry.