Jone Uria Albizurik irabazi du IV. Señora Sariketa, Haira Aizpurua Ibargarairekin buruz burukoa jokatuta. Portugaleten jokatu zen larunbatean, 100 bertsozale inguru bilduta.
Bertsolaritzak Euskal Herriko hiru lurraldeetan eskuratu du, beraz, ondare inmaterialeko izendapena; aurrez aitortza hori jasoa baitzuen Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
Hezkuntza arautuan zein bertso-eskoletan klaseak emateko gogoz bazara, gustura jasoko dugu zure berri, sortzen diren beharrei erantzuteko.
Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitza Villabonako Subijana eraikinaren dago, lehenago oihal fabrika zen hartan. Udalak eraikinaren memoria historikoa berreskuratzeko ekimena antolatu du herritarrentzat, Bertsozale Elkartearen laguntzaz. Oihal fabrikan eta bertsolaritzan emakumeek egindako lanari aitortza egingo zaio. Bisita gidatua, fatxadan egin den horma-irudiaren inaugurazioa eta saio tematikoa izango dira ekainaren 7an, 17:00etatik aurrera.
12:30etan poteoa, 14:30etan bazkaria eta 17:30etan sariketa izango dira, oholtzan 8 bertsolarirekin. Bazkarirako izen-ematea zabalik dago.
Haira Aizpurua eta Irantzu Idoate elkarrizketatu ditu Joanes Etxebarriak, Berrian. Lapurdiko bi bertsolarion ibilbidean, transmisioan eta plazaratzean gakoak izan diren guneak eta korapiloak azaldu dituzte.
Finala "Zapatilapeko txikliek", "Taket" eta "LauBuru" taldeek jokatu zuten.
Amaia Agirrek eta Andoni Egaña lehenengo itzuliaren alderdirik azpimarragarrienak gogoetatu dituzte Saroi Jauregik gidatuta.