Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Lazkao Txiki bertsopaper lehiaketa zabalik

Uztailaren 1era arte dago zabalik lanak aurkezteko epea. Gaztetxoek gai jakin bati jarri beharko diote sorta; gazteek eta helduek, aldiz, gaia libre dute. Sari banaketa irailaren 15ean izango da, Ordizian, Euskal Jaietan.

Albistearen argazkia
Nafarroako bertsolaritza ikertzeko deialdia martxan da

4.000 euroko diru-laguntza esleituko zaio hautatzen den ikerketa proiektuari, eta ikertzaile, edo ikertzaile taldeak, urtebeteko epean gauzatu beharko du proiektua. Uztailaren 15erako aurkeztu behar dira proiektuak.

Albistearen argazkia
Kattin Madariaga txapeldun Nafarroako Eskolartekoan

Iruñean jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 38. edizioa. Txapeldunorde Kattalin Lizarraga izan da eta biak ariko dira Euskal Herriko finalean.

Albistearen argazkia
Herri Urrats bezperan Hernandorena sariketaren finala, Senperen

Haira Aizpurua, Irantzu Idoate, Danel Herrarte, Maddi Aiestaran, Izaro Bilbao eta Jon Mendiluze ariko dira kantuan maiatzaren 11an, 19:00etan, Senpereko Larraldean.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna igandean Aretxabaletan

Almen bertso-eskola sortu zela 50 urte ospatuz, Gelatik Plazara ekimenaren finala eta mihiluze jolasa izango dira 14 urtez azpikoen festan.

Albistearen argazkia
EHUko udako ikastaroetan bertsolaritzaz Miramarren

"Nondik eta zeri ari gatzaizkio bertsotan?" gai harturik, 9 hitzaldiko egitarau betea eskainiko da uztailaren 4an eta 5ean, Donostiako Miramar Jauregian. Matrikulatzeko epea zabalik dago.

Albistearen argazkia
Bilintxen Menda bertso hamabostaldia Donostian

Jon Sarasuaren "Ego eta hego" hitzaldia eta 1935-1967 bitarteko Bertsolari Txapelketen antologia kantatua izango dira aste honetan; datorren astean gai-jartzailetzaren bilakaerari buruzko mahai-ingurua eskainiko da.

Albistearen argazkia
Gipuzkoako sailkapen fasea hastera doa

Apirilaren 25ean izango da lehen saioa, Eskoriatzan. Guztira 20 saio jokatuko dira, bi itzulitara, 74 bertsolarirekin eta 34 sailkatuko dira udazkenerako.