Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Eki Mateorenak irabazi du Xenpelar Saria

Mateorenak bertso onenaren saria ere jaso du. Irantzu Idoate, Aroa Arrizubieta, Garazi Navarro, June Aiestaran eta Emaitz Murua aritu dira finalean.

Albistearen argazkia
BTN bideopodcastean, Jon Maia

Bueltan da Argiako Berezkoa eta Naturala bideopodcasta. Euskal kulturako pertsonaiak izango dira gonbidatuak. Lehen saioan, Jon Maia izan da solaskide.

Albistearen argazkia
Bizkaian "Plazara!" ekimenean izen-ematea zabalik

Laugarrenez da abian gazteen bertso zirkuitua. Izen-ematea zabalik dago abenduaren 18ra arte!

Albistearen argazkia
Gipuzkoako txapelketan izen-ematea zabalik

Gipuzkoa Bertsotan sailkapen fasea jokatuko da udaberrian, 2024ko Gipuzkoako Txapelketarako atea izango dena. Izen-ematea zabalik da abenduaren 18ra arte.

Albistearen argazkia
BBK-n garaile "Errima ehiztariak" eta "Izaron hautsak" taldeak

30 urteren ostean, aldaketak izan ditu sariketak, eta besteak beste, taldeak ez dira eskualdeka osatu.

Albistearen argazkia
Julio Nafarroako txapeldun, seigarrenez

Saio bikaina eskaini zuten 8 bertsolariek Anaitasunan elkartutako 2.350 ikusleren aurrean. Juliok seigarren txapela jantzi zuen eta 3 puntura gelditu zen Eneko Lazkoz; Enekok laugarren aldiz eskuratu du bigarren postua eta, horietatik bi alditan, txapeletik 3 puntura gelditu da. Bertsoaldi guztiak ikusgai www.bertsoa.eus atarian.

Albistearen argazkia
Bertsopentsiotan: Pentsiodunen I. Bertso Jarrien Lehiaketa

60 urtetik gorakoek har dezakete parte eta gaia hauxe da: Ari garela, ari garela, astelehenero kalean. Sari banaketa, ekitaldi publiko batean egingo da.

Albistearen argazkia
BBK finala eguaztenean

Sagutxo kaskarinak eta Pello Joxepak taldeak sailkatu dira finalera.