Bertsozale.eus | Bertsoa.eus | BDB | Bertsoikasgela Bertsozale Elkartea
Bertsoeskolak Bertsoeskolak

Albisteak

Albistearen argazkia
Nafarroako finalisten adierazpenak, Anaitasunari begira

Abenduaren 2an 2.000 ikusleren aurrean jokatuko da finala. Aurkezpen ekitaldian, bertsolari bakoitzak bere asmo eta aldartearen berri eman du.

Albistearen argazkia
Nafarroako Negulekuetan izen-ematea zabalik

Abenduaren 27tik 29ra bi txanda egingo dira, Beintza-Labaienen. Izena emateko epea zabalik dago abenduaren 6ra arte.

Albistearen argazkia
Trino Azkoitia hil da

ALBE Algortako bertso-eskolako sortzaileetako bat zena, Bertsolari Txapelketa Nagusian ere epaile aritua zen.

Albistearen argazkia
Ahots Baten 2023 - izen-ematea zabalik!

15 eta 22 urte bitarteko gazteek aukera dute abenduaren 26tik 30era Beizaman egingo den sormen egonaldian parte hartzeko. Izen-ematea zabalik da... Ba al zatoz?

Albistearen argazkia
Etxahun Lekuek irabazi du Aramaioko kopla txapelketa

Buruz-burukoan gailendu zaio Maialen Akizuri. Publikoaren saria Jon Mata antzuolarrarendako izan da. Aramaioko eskolako jangela lepo bete da kopla txapelketako finalean.

Albistearen argazkia
Hazparke taldea txapeldun Xilaban

Aiherran jokatu den finalean jantzi du txapela Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoatek osatutako taldeak.

Albistearen argazkia
Epaileak eta gai-jartzaileak, Gaur8n

Gaur8-k IƱaki Aurrekoetxea epailearen eta Maialen Belarra gai-jartzailearen testigantzak jaso ditu, txapelketan duten eginkizuna aletzeko.

Albistearen argazkia
Arabako Bideo-kopla lehiaketan bozkak emateko garaia!

Dozenaka bideo jaso dira eta 2.000 haur inguru dira lehiaketan parte hartu dutenak. Bideoak ikusi eta bozka emateko aukera dago azaroaren 27ra arte.