Herriko bertsolaritzan oinarritutako 7,5km-ko ibilbide interaktiboa prestatu dute Irain Eskolak eta Bortziritako Bertso Eskolak, Lesakako Udalarekin elkarlanean. 'Oinak bidean' du izena eta Lesakako bertsolaritzarekin harremana duten 9 leku lotzen ditu. Ibilbidea 11:00etan hasiko da, kultur etxetik.
Azaroaren 11an omenaldi antzeztua eta musikatua egin zioten Amurizari bere herrian, egun osoa ekitaldiz hornitu zuen egitarauaz. Amorebieta.com atariak goizeko antzezpeneko irudiekin eta Xabierren elkarrizketarekin osatutako bideoa sareratu du.
Hitzetik Hortzera saiorako jarritako sorta. Musikariak: Eneko Sierra Lataillade eta Beñat Antxustegi Goikoetxeta.
Larunbatean izango da. Goizean bere liburu auto bibliografikoa antzeztuko dute. Bazkalondoan kantaldia izango da eta iluntzean omenaldi musikatua, Amurizaren bidelagun izan diren musikari ezagunen eskutik.
Nahia Sasco da aste honetako podcasteko protagonista. Ortofonia (logopedia) ikasketak egin ditu. Taldekako Xilaban finalean kantatuko du Hazparke taldearekin.
Lau urtean behin egiten dugu EH mailan bertso-eskola guztien datu bilketa, eta 2022-23 ikasturtean jasotako emaitzak ikusgai ditugu bertan. Bertso-eskoletako arduradunek betetako galdetegiei esker osatu dugu. Gure eskerrik beroenak partaide izan zareten guztioi!
Bilboko Señora Bertso Eskolak bigarren ikasturteari ekin dio, Oihana Bartrak gidatuta. Hitzetik Hortzerako erreportaian ikusgai Oihana Bartrak azalduta bertso eskola honen helburuak eta dinamiak, eta ikasleek beren esperientziaz emandako lekukotza.
Guztira 15 talde eta 50 bertsolari gazte ariko dira kantuan. Finala azaroaren 29an izango da.